EUSKAL SELEKZIOA/HALTEROFILIA
Halterofiliako Euskal Selekzioa nazioartean lehiatuko da
Euskal selekzioak Austriako Günther Stapfer lehiaketan parte hartuko du
Lakuako Gobernu Kontseiluak 15.000 euroko dirulaguntza onartu zuen atzoko bilkuran Euskadiko Halterofilia Federazioarentzat, nazioarteko txapelketetan ofizialki parte hartzeko ematen ari den urratsak babesteko. Dirulaguntzari esker, halterofiliako euskal selekzioa nazioarteko probetan lehiatuko da; asteburuan dauka lehena, Austriako 26. Günther Stapfer Nazioarteko Txapelketa.
Beste federazio batzuen urratsei jarraituz, Euskadiko Halterofilia Federazioak Nazioarteko Halterofilia Federazioan sartzeko eskaera egitea onartu zuen bere batzarrean, eta joan den uztailean euskal ordezkariak Nazioarteko Federazioak Budapesten (Hungaria) duen egoitzan izan ziren eskaera hori ofizialki aurkezteko.
Euskadiko Federazioak Gasteizko gobernuaren babesarekin erabaki zuen pauso hori ematea, nazioarteko federazioaren estatutuak aztertu ondoren; izan ere, estatutuotan espresuki onartzen da estatu ez diren lurralde edo nazioen parte hartzea, Galesena eta Eskoziarena esaterako.
Euskal Selekzioak ezin izan du Argentinarekin
Argentinarrak hobeto aritu ziren uneoro eta ez zieten inolako aukerarik eman euskal jokalariei (21-35)
Europako Beteranoen Padel Txapelketa amaitu da Portugalen
Gizonezkoetan zilarrezko domina lortu du euskal selekzioak eta emakumeetan berriz ezin izan zen dominen lehiara sailkatu
Beteranoen padel Euskal Selekzioa, Europako Txapelketan
Selekzio nazionalen arteko txapelketaz gain, bikotekako txapelketa ere lehiatzen ari da