EUSKAL SELEKZIOA/HALTEROFILIA
Halterofiliako Euskal Selekzioa nazioartean lehiatuko da
Euskal selekzioak Austriako Günther Stapfer lehiaketan parte hartuko du
Lakuako Gobernu Kontseiluak 15.000 euroko dirulaguntza onartu zuen atzoko bilkuran Euskadiko Halterofilia Federazioarentzat, nazioarteko txapelketetan ofizialki parte hartzeko ematen ari den urratsak babesteko. Dirulaguntzari esker, halterofiliako euskal selekzioa nazioarteko probetan lehiatuko da; asteburuan dauka lehena, Austriako 26. Günther Stapfer Nazioarteko Txapelketa.
Beste federazio batzuen urratsei jarraituz, Euskadiko Halterofilia Federazioak Nazioarteko Halterofilia Federazioan sartzeko eskaera egitea onartu zuen bere batzarrean, eta joan den uztailean euskal ordezkariak Nazioarteko Federazioak Budapesten (Hungaria) duen egoitzan izan ziren eskaera hori ofizialki aurkezteko.
Euskadiko Federazioak Gasteizko gobernuaren babesarekin erabaki zuen pauso hori ematea, nazioarteko federazioaren estatutuak aztertu ondoren; izan ere, estatutuotan espresuki onartzen da estatu ez diren lurralde edo nazioen parte hartzea, Galesena eta Eskoziarena esaterako.
Elkartasuna Luis Mari Elustondorekin
Euskal Herria Kirola elkarteak elkartasuna adierazi nahi dio Euskadiko Futbol Federazioko presidente Luis Mari Elustondori
“Garrantzitsua, ezinbestekoa eta atzera-bueltarik gabea”
EFFko Batzarrak onartutako erabakia instituzioetan, federazioetan, klubetan, zelaietan, harmailetan… zintzoki defenditzea baino ez dagokigu guztioi
“Futbola ez da ofizialtasuna lortzeko errazena, baina badu eredu izateko aukera”
Euskadiko Futbol Federazioak ofizialtasunaren bidean harturiko erabakia aztertu, eta bere ustez aurrerantzean eman beharreko balizko pausoak azaldu ditu Salinas-Armendarizek