EUSKAL SELEKZIOA/HALTEROFILIA
Halterofiliako Euskal Selekzioa nazioartean lehiatuko da
Euskal selekzioak Austriako Günther Stapfer lehiaketan parte hartuko du
Lakuako Gobernu Kontseiluak 15.000 euroko dirulaguntza onartu zuen atzoko bilkuran Euskadiko Halterofilia Federazioarentzat, nazioarteko txapelketetan ofizialki parte hartzeko ematen ari den urratsak babesteko. Dirulaguntzari esker, halterofiliako euskal selekzioa nazioarteko probetan lehiatuko da; asteburuan dauka lehena, Austriako 26. Günther Stapfer Nazioarteko Txapelketa.
Beste federazio batzuen urratsei jarraituz, Euskadiko Halterofilia Federazioak Nazioarteko Halterofilia Federazioan sartzeko eskaera egitea onartu zuen bere batzarrean, eta joan den uztailean euskal ordezkariak Nazioarteko Federazioak Budapesten (Hungaria) duen egoitzan izan ziren eskaera hori ofizialki aurkezteko.
Euskadiko Federazioak Gasteizko gobernuaren babesarekin erabaki zuen pauso hori ematea, nazioarteko federazioaren estatutuak aztertu ondoren; izan ere, estatutuotan espresuki onartzen da estatu ez diren lurralde edo nazioen parte hartzea, Galesena eta Eskoziarena esaterako.
Otsaileko batzarrean baieztatuko du Euskadiko Futbol Federakundeak ofizialtasun eskaera
Ofizialtasun eskaera baieztatu eta egin beharreko tramiteak bideratze falta da
Euskal Herriko waterpolo selekzioek 2020ko EU Nations txapelketan
Senior mailako gizonezkoen eta emakumezkoen selekzioek txapelketa garrantzitsu honetan izango dira denboraldiaren amaieran
EHKirolako Kike Zurutuza Euskadi Irratian, Eurokopa 2020 gaineko adierazpenaz
Euskadi Irratiko KIROL LEGEZ saioan egindako adierazpenak, aste honetan Eurokopa 2020aren gainean esandakoaz