EUSKAL PILOTA

GRABNI Txapelketako Erramintako finalerdiak jokatu dira

by | 2021/05/03

Argazkiak: euskalpilota.org

Larunbat honetan, maiatzak 1, goizeko 10:00etan hasita jokatu ziren Sopelan Erramintako finalerdiak: larruzko paletan, Bizkaia vs. Araba eta Nafarroa vs. Gipuzkoa, eta pala motzean, Bizkaia vs. Nafarroa eta Gipuzkoa vs. Araba.

Larruzko paletan, batetik Bizkaiak erraz eskuratu zuen garaipena Arabari 35-11 irabazita, eta bestetik Nafarroak ere eroso irabazi zion Gipuzkoari (35-18).

Pala motzeko norgehiagoketan berriz, Bizkaiak Nafarroa hartu zuen mendean (40-28) eta Gipuzkoak Araba (40-27).

G.R.A.B.N.I 2021

ERRAMINTA / PALA MOTZA

FINALERDIAK

? GIPUZKOA (Estefano-Pichel) 40

? ARABA (Saez de Camara-Eguia) 27

G.R.A.B.N.I 2021

ERRAMINTA / PALA MOTZA

FINALERDIAK

? BIZKAIA (Murcia-Ibañez) 40

? NAFARROA (Laskoiti-Labiano) 28

G.R.A.B.N.I 2021

ERRAMINTA / PALETA LARRUZ

FINALERDIAK

? NAFARROA (Berrogui-Insausti) 35

? GIPUZKOA (Alkorta-Luzuriaga) 18

G.R.A.B.N.I 2021

ERRAMINTA / PALETA LARRUZ

FINALERDIAK

? ARABA (Agirre-Tuesta) 11

? BIZKAIA (Landeta-Vega) 35

Gasteizko Olabe pilotalekuak hartu zituen pasa den asteazkenean, San Prudentzio egunean 18:00tan hasita, GRABNI Txapelketako aurreneko finalak, zesta-puntari zegozkionak, hain zuzen ere.

Bertan, jubenillen zein nagusien mailan Bizkaia eta Gipuzkoako taldeek neurtu zituzten indarrak emaitzak honakoak izan zirelarik: Nagusietan, ANTXON-ZABALA (Bizkaia) 21 EDUARDO AGIRRE-MANCI (Gipuzkoa) 30, jubenilletan ZELAIA-ATAIN (Bizkaia) 30 URREISTI-URETA (Gipuzkoa) 17.

GRABNI Txapelketa

GRABNI Txapelketa Eskal Herriko federazio ezberdinetako selekzioen arteko lehiaketa da, Errioxakoa ere parte hartzen duelarik (Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Nafarroa,  Iparralde eta Errioxako federazioen selekzioak, alegia).

Covid-19aren ondorioz, espezialitate eta kategoria desberdinetako kopa sistemako txapelketak eramango dira aurrera asteburu desberdinetan. Asteburu honetan Zesta Punta eta Erraminta espezialitateekin hasi dira eta hurrengo asteetan beste batzuk eramango dira aurrera.

Covid-19ak sortutako osasun larrialdiaren ondorioz G.R.A.B.N.I 2021 txapelketa ez-ohiko formatu batean antolatuko da:

Zesta Puntari dagokionez, gazte eta nagusi mailan jokatuko da finalerdi eta final sisteman. Bertan Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako federazioak parte hartuko dute eta finalerdiak, igande honetan, apirilak 25 goizeko 10:00etan hasita Zumaiko Aitzuri pilotalekuan jokatu zirelarik. Finala aldiz, Gasteizko Olabe pilotalekuan jokatuko da gasteiztarrentzat hain esanguratsua den San Prudentzio egunean, apirilak 28 18:00etan hasita hain zuzen ere.

Erramintako txapelketa Larruzko Paleta eta Pala Motza nagusi kategorian jokatuko da. Kasu honetan Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroako eta Errioxako federazioek izena eman dute eta horren ondorioz kanporaketa, finalerdi eta final sistema antolatu da. Igande honetan jokatu zen kanporaketa Sopelako pilotalekuan eta hurrengo larunbatean maiatzak 1, Sopelan baita ere, finalerdiak. Finala Iruñako Labrit pilotalekuan jokatuko da maiatzaren 8an.

Bueltan dira Zesta Puntako txapelketak

Bueltan dira Zesta Puntako txapelketak

Ostiral honetan, Jai Alai Masters Series Txapelketako lehen finalerdia jokatuko da, Beaskoetxea-Lekerika eta Erkiaga-Aldazabal bikoteen artean