EUSKAL PILOTA

GRABNI Txapelketako Erramintako finalak jokatu ziren Labriten

by | 2021/05/15

Argazkiak: euskalpilota.org

Pasa den larunbatean, maiatzak 8, goizeko 11:00etan hasita jokatu ziren Labriten GRABNI Txapelketako Erramintako finalak: larruzko paletan, Bizkaia vs. Nafarroa eta pala motzean, Bizkaia vs. Gipuzkoa.

Larruzko paletan, Nafarroak (Berrogui-Insausti) garaipen erosoa lortu zuen Bizkaiko (Landeta-Vega) taldearen aurkako lehian 35-12 irabazita.

Paleta Motzean berriz, Bizkaiak (Murcia-Ibañez) eraman zuen txapela etxera, Gipuzkoari (Estefano-Pichel) 40-20 irabazi ondoren.

G.R.A.B.N.I 2021 ERRAMINTA / PALA MOTZA

FINALA

🔴 BIZKAIA (Murcia-Ibañez) 40

🔵 GIPUZKOA (Estefano-Pichel) 20

G.R.A.B.N.I 2021 ERRAMINTA / PALA MOTZA

FINALA

🔴 BIZKAIA (Landeta-Vega) 12

🔵 NAFARROA (Berrogui-Insausti) 35

Gogoratu beharra dago, Gasteizko Olabe pilotalekuak hartu zituela San Prudentzio egunean, 18:00tan hasita, GRABNI Txapelketako aurreneko finalak, zesta-puntari zegozkionak, hain zuzen ere.

Bertan, jubenillen zein nagusien mailan Bizkaia eta Gipuzkoako taldeek neurtu zituzten indarrak emaitzak honakoak izan zirelarik: Nagusietan, ANTXON-ZABALA (Bizkaia) 21 EDUARDO AGIRRE-MANCI (Gipuzkoa) 30, jubenilletan ZELAIA-ATAIN (Bizkaia) 30 URREISTI-URETA (Gipuzkoa) 17.

GRABNI Txapelketa

GRABNI Txapelketa Eskal Herriko federazio ezberdinetako selekzioen arteko lehiaketa da, Errioxakoa ere parte hartzen duelarik (Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Nafarroa,  Iparralde eta Errioxako federazioen selekzioak, alegia).

Covid-19aren ondorioz, espezialitate eta kategoria desberdinetako kopa sistemako txapelketak eramango dira aurrera asteburu desberdinetan. Asteburu honetan Zesta Punta eta Erraminta espezialitateekin hasi dira eta hurrengo asteetan beste batzuk eramango dira aurrera.

Covid-19ak sortutako osasun larrialdiaren ondorioz G.R.A.B.N.I 2021 txapelketa ez-ohiko formatu batean antolatuko da:

Zesta Puntari dagokionez, gazte eta nagusi mailan jokatuko da finalerdi eta final sisteman. Bertan Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako federazioak parte hartuko dute eta finalerdiak, igande honetan, apirilak 25 goizeko 10:00etan hasita Zumaiko Aitzuri pilotalekuan jokatu zirelarik. Finala aldiz, Gasteizko Olabe pilotalekuan jokatuko da gasteiztarrentzat hain esanguratsua den San Prudentzio egunean, apirilak 28 18:00etan hasita hain zuzen ere.

Erramintako txapelketa Larruzko Paleta eta Pala Motza nagusi kategorian jokatuko da. Kasu honetan Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroako eta Errioxako federazioek izena eman dute eta horren ondorioz kanporaketa, finalerdi eta final sistema antolatu da. Igande honetan jokatu zen kanporaketa Sopelako pilotalekuan eta hurrengo larunbatean maiatzak 1, Sopelan baita ere, finalerdiak. Finala Iruñako Labrit pilotalekuan jokatuko da maiatzaren 8an.

Erkiaga eta Zabala, txapeldun

Erkiaga eta Zabala, txapeldun

Aritz Erkiagak eta Jon Zabalak bi setetan gainditu dituzte Iñaki Osa Goikoetxea eta Aimar Aldazabal (7-15 eta 12-15)