EUSKAL PILOTA
Goikoetxeak eta Aldazabalek finalerako txartela lortu dute
Pilotari zaharren eskarmentua nagusitu da berriro. Zumaiako aurrelariak berrogei urte baino gehiago ditu eta Aimarrek erortzear ditu, baina Erkiaga eta Zabalarekin batera txapelketako bikoterik onena dela erakutsi zuten oraingoan ere, txapelketako bigarren finalerdian Olharan eta Etcheto garaituta.
Lehenengo jokoan, Aimar, txapelketa osoan bezala, oso seguru agertu da, eta gainera Goikoetxea laguntzera jaitsi da askotan. Urdinek ez zuten errematatzen, baina akatsak egiten zituzten eta horren ondorioz 4-7 aurretik egotetik 10-7 atzetik joatera pasa dira, azkenean gorriak nagusitu direlarik, 15-10. Piloteo haundiko jokoa izan zen, borrokatua eta erremate gutxikoa.
Bigarrenean, gauzak asko aldatu ziren. Olharanek gehiago arriskatu zuen eta markagailua berdinduta joan den arren, 5-5ekoaren ostean urdinek aldeak lortu zituzten. Eta handik aurrera jokoa ixten amaitu zuten azkenean 8-15ko markagailuarekin garaipen erosoa eskuratu zutelarik.
Berdinketa apurtzeko joko erabakigarria hasi eta berehala, pilotalekua isildu egin da. Harmailak beteta zeuden, baina jendeak ez zuen hitz egiten. Tentsio handia zegoen, eta arreta guztia kantxa gainean jarrita zegoen. Lehen tantoa oso luzea izan zen eta azkenean gorrien alde erori zen (1-0). Berdinketa txiripaz egindako tanto batekin ailegatu zen, gaizki jotako pilotakada zabalera joan eta justu barruan botea emanda banakoa jarri zutelarik urdinek markagailuan.
Jarraian, Goikok egindako bi tanto zein Olharanen hutsegite bati esker gorriek erabakigarria izango zen abantaila erdietsi zuten (4-1). Nicolas Etchetok 4-2koa jarri zuen pilotakada bikain batekin, baina azkenean 5-2koarekin gorrientzat izan zen azken set ederra.
Lau pilotariek indarrak atera zituzten astelehen hauetan frontoira joan diren pilotazale guztiei eskerrak emateko eta entzuleek ere, hunkituta, txalo zaparrada batekin erantzun zieten. Izan ere, denek dakite emaitza garrantzitsua dela, baina are garrantzitsuagoa dela azken garaiotan bizi izan dugun zesta-puntaren berpiztea.
Markagailuaren gorabeherak:
- seta: 2-0, 2-6, 4-6, 4-7, 10-7, 10-9, 13-9, 13-10, 15-10.
- seta: 0-1, 1-1, 1-2, 2-2, 2-3, 2-4, 4-4, 4-5, 5-5, 5-10, 6-10, 6-11, 7-11, 7-13, 8-13, 8-15.
- seta: 1-0, 1-1, 4-1, 4-2, 5-2.
Gauzak honela, Goikoetxeak eta Aimarrek txapelketako finala jokatuko dute Aritz Erkiaga-Jon Zabala bikotearen aurka, martxoaren 20an. Finala zuzenean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, igandean, 12:00etan.
“JAI ALAI WINTER SERIES” TXAPELKETAREN EGUTEGIA
- ERKIAGA-ZABALA vs BARANDIKA-LEKERIKA: 12-15, 15-14 eta 5-3.
- ARBE-LOPEZ vs BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 12-15 eta 9-15.
- OLHARAN-ETCHETO vs ERKIAGA-ZABALA: 11-15 eta 8-15.
- GOIKOETXEA-AIMAR vs BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 15-12 eta 15-7
- BARANDIKA-LEKERIKA vs OLHARAN-ETCHETO: 15-13, 11-15 eta 2-5.
- GOIKOETXEA-AIMAR vs ARBE-LOPEZ: 15-10, 8-15 eta 3-5
- Lehen finalerdia. ERKIAGA-ZABALA vs BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 15-7, 10-15 eta 5-1.
- Bigarren finalerdia. GOIKOETXEA-AIMAR vs OLHARAN-ETCHETO: 15-10, 8-15 eta 5-2.
- Martxoak 20: Finala
Arraioz nagusitu da promozioko laxoa txapelketan
Finalean Irurita eta Arraioz neurtu ziren eta lehia estu eta ikusgarri baten ondoren, arraioztarrak nagusitu ziren, 8-9
Xabier Azpirozek irabazi zuen Eguberrietako erremonte txapelketa
Lekunberriko atzelariak hiruko finalean Xanti Uterga doneztebarra eta Ion Etxeberria azpeitiarra gainditu zituen
Zabalik da Binakako Master txapelketarako izen emate epea
Nahi duten emakume guztiek har dezakete parte eta azken urteetan ohitura den bezala, txapelketa bi mailatan jokatuko da: pilota mistoa eta pilota goxoa