EUSKAL PILOTA
Goikoetxea V.ak eta Barrenetxea IV.ak Txapelketako lehen lau puntuak eskuratu dituzte
Binakako 51. Erremonte Txapelketa Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.aren garaipenarekin hasi da, 40-28 nagusitu baitziren Juanenea eta Aizpuru III.aren aurka, larunbat honetan Galarretan jokaturiko partida erakargarrian. Garaipen honekin, irabazleek txapelketako lehen lau puntuak eskuratu dituzte, eta galtzaileak hutsean geratu dira.
Partida parekatua izan zen 25-23ra arte. Aizpuru III.ak Barrenetxea IV.ari eutsi zion gehiago ezin izan zuen arte. Hortik aurrera, urdinen akats batzuek eta atzelari hernaniarraren joko bikainak erabaki zuten partida.
Hala ere, norgehiagokaren hasieran urdinak jarri ziren aurretik (0-5 eta 5-10) baina gorriek azkar erreakzionatu zuten eta hamabina berdintzea lortu zuten, 19-17koarekin bi tantoko errenta ere lortu zutelarik. Nolabaiteko oreka mantendu zen 25-23ra arte baina handik aurrera 15-5eko partzial batek itxi zuen partida.
Barrenetxeak gozatu egin zuen kantxa gainean. Jo, arriskatu eta konfiantza handiz aritu zen. Ederki jo zuen ezker pareta, eta Goikoetxearen laguntzaz txapelketako aurreneko garaipena erdietsi zuten. Urnietako aurrelariak zazpi tanto eta hiru akats egin zituen.
Urdinetan Juaneneak ez zuen lortu jokoaren erritmoa berak ezartzea. Gehiago jokatu zuten aurkaria zigortzera eta hor ez zuten ahuleziarik aurkitu. Zalantzarik gabe, atzelarien partida izan zen aurrelariena baino gehiago. Juaneneak hamar tanto egin zituen eta bi akats, eta Aizpuru III.ak lau tanto saketik eta zortzi piloteoan.
Binakako 51. Erremonte Txapelketako aurreneko jardunaldiko emaitzak:
Azaroak 6, Galarreta
- Zaldua II.a-Zubiri 40 Urrutia II.a-Martirena 19
- Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV. 40 Juanenea-Aizpuru III.a 28 (TXAPELKETAKO PARTIDA)
- Segurola-Zaldua 40 Loitegi-Larrañaga 36
XXXVIII. Euskal Herriko Pala Txapelketa ari da jokatzen Oiartzunen
Martxel Toledo, antolakuntzako kidearekin elkarrizketa
Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia jarri dute berriro martxan
Asteburu honetan ekingo zaio berriro txapelketari eta abuztuaren hasiera arte luzatuko da
Plazandreak-Laboral Kutxa Udako Torneoa
Pilota mistoko modalitatean lehiatuko da txapelketa eta hamabi pilotarik hartuko dute parte, lau taldetan banatuta