EUSKAL PILOTA
Goikoetxea V.a-Labakak eta Mirubia-Martirenak beste lau puntu batu dituzte
Pasa den ostegunean, Jokatu ziren Oriamendi Torneoko beste bi norgehiagoka, arratsaldeko 16:30etan hasitako pilota jaialdian.
Lehenengo partiduan Zaldua II.a eta Larrañagak, Goikoetxea V.a eta Labakaren aurka jokatu zuten eta bigarren partiduan Mirubia-Martirena eta Urrutia II.a-Aizpuru III.a neurtu ziren.
Aurreneko lehian, egoera ezberdinean ailegatu ziren bi bikote neurtu ziren. Batetik Zaldua II.a eta Larrañaga puntu negatiboa zutela aurkeztu ziren partidura, eta bestetik Goikoetxea eta Labakak lau puntu zituzten sailkapenean partidua hasi aurretik. Azkenean, Goikoetxea eta Labaka izan ziren garaileak, Zaldua eta Larrañagari 40-29 irabazita.
Bigarren partiduan berriz, aurreneko jardunaldian garaipena lortutako bi bikote aritu ziren nor baino nor gehiago. Mirubia eta Martirenak tanto bakarreko aldearekin irabazi zioten Etxarri eta Zubiriri eta Urrutia II.a-Aizpuru III.a bikote berdinaren aurka lortu zuten ere garaipen erraza, hartara sailkapenean lau puntu pilatuta kantxaratu ziren biak ala biak. Osteguneko lehian, Mirubi eta Martirena nagusitu ziren, Urrutia II.a eta Aizpuru III.ari 40-37 irabazita.
Emaitza hauekin, Mirubia-Martirena zein Goikoetxea-Labaka bikoteek zortzina puntu dituzte dagoeneko, Urrutia II.a eta Aizpuru III.a sei punturekin daude sailkapenean eta Zaldua II.a.-Larrañaga puntu negatiboarekin (-1) jarraitzen dute.
Gogoratu beharra dago, Txapelketako lehen fase honek formatua aldatu duela eta lehian dauden sei bikoteek elkarren aurka jokatzen dute multzo bakarrean, aurreneko laurak finalerdietarako sailkatuko direlarik.
Otsailaren 11ko jardunaldiko emaitzak:
Zaldua II.a-Larrañaga 29 Goikoetxea V.a-Labaka 40
Mirubia-Martirena 40 Urrutia II.a-Aizpuru III.a 37
Hurrengo jardunaldia, otsailaren 18an, arratsaldeko 17:00tan:
Segurola-Zaldua vs. Etxarri-Zubiri
Goikoetxea V.a-Labaka vs. Urrutia II.a-Aizpuru III.a
Emakumezkoen Binakako Masterreko finalerdiak zehaztu dira
Espinar-Agirre /Ruiz de Infante-Arrillaga eta Arrizabalaga-G. Aldai/AmaiaAldai-Orbegozo izango dira finalerdiak
Antton Pebet memoriala bertan behera geratu da
IX. edizio honetan, afizionatu mailako pilotari onenek osaturiko hamabi bikote ziren parte hartzekoak Villabonako Bear Zana pilotalekuan
Larunbatean hasiko da Kutxabank Pala Liga
Larunbat honetan hasi eta urtarrilaren 9ra arte luzatuko da eta guztira bost bikotek hartuko dute parte