EUSKAL PILOTA
Goikoetxea eta Labakak bostik bost partida irabazi dituzte
Oriamendi Torneoaren ligaxka fasea azken jardunaldian dago eta pasa den ostegunean Etxarri eta Zubiri goizuetarrak azken partidua jokatu zuten. Hau ere galdu egin zuten, 40-36, Goikoetxea V.a eta Labakaren aurka eta beraz, jokatutako bost partiduetatik bostak galdu dituzte. Azken norgehiagoka honetan bi puntu batu zituzten eta guztira lau punturekin amaitu dute. Finalerdietara sailkatzeko aukerarik gabe iritsi ziren azken partidura.
Goikoetxea eta Labakaren egoera guztiz kontrakoa zen berriz. Lehenengo postuan iritsi ziren azken partidu honetara lau partiduak irabazita eta azken hau ere irabazi ondoren 20 punturekin lehendabiziko postuan amaituko dute ligaxka. Bostetik bost garaipen lortu dituzte eta orain finalerdietako aurkaria nor izango den jakiteko zain daude. Oraingoz txapelketa ezin hobea ari da jokatzen bikote gipuzkoarra.
Dagoeneko, Goikoetxea V.a-Labaka, Segurola-Zaldua , Urrutia.a-Aizpuru III.a eta Mirubia-Martirena dira sailkatutako bikoteak, eta Zaldua II.a-Larrañaga zein Etxarri-Zubiri berriz txapelketatik at geratu dira.
Martxoak 4ko jardunaldiko emaitza:
Goikoetxea V.a-Labaka 40 Etxarri-Zubiri 36
Hurrengo jardunaldia, martxoaren 11n, arratsaldeko 17:00tan, Galarreta Jai Alai:
Segurola-Zaldua vs. Urrutia II.a-Aizpuru III.a
Zaldua II.a-Larrañaga vs. Mirubia-Martirena
Oriamendi Torneoa
Pasa den urtarrilaren 28an hasiera eman zitzaion Oriamendi Torneoari Galarretan, lehenengo jardunaldia jokatuta. Master txapelketan aritu ez diren koadroko beste pelotari guztiak osatu dituzte bikoteak eta beraz guztira sei bikotek hartu dute parte lehiaketan.
Oriamendi Torneoan parte hartzen ari diren bikoteak ondorengoak dira: Zubiri-Etxarri, Mirubia-Martirena, Segurola-Zaldua I.a, Goikoetxea V.a-Labaka, Urrutia II.a-Aizpuru III.a eta Zaldua II.a-Larrañaga.
Printzipioz, txapelketako partidu guztiak ostegunero jokatuko dira baina jendea egotea baimentzen bada larunbatera pasako lirateke jardunaldiak. Bi multzotan egongo dira banatuak sei bikoteak. A multzoan daude; Segurola-Zaldua I.a, Goikoetxea V.a-Labaka eta Zaldua II.a-Larrañaga. B multzoa berriz, honak bikoteek osatzen dute: Etxarri-Zubirik, Mirubia-Martirenak eta Urrutia II.a-Aizpuruk.
Erkiaga eta Zabala finalerdietara sailkatu dira
Olharan-Etcheto bikoteari 12-15 eta 8-15 irabazi ondoren
Fusto eta Gaubeka, Pala Banakakoaren finalerdietara
Argentinarrak eta armintzarrak Iñaki Urrutia eta Roman Maldonado garaitu zituzten bilbon
Nagore Martinek eta Maider Huizik Bizkaiko larruzko paletako finala irabazi dute
Amaia Irazustabarrena eta Leire Etxaniz hartu dituzte mendean Bizkaia pilotalekuan (12-10, 11-10 eta 10-12)