EUSKAL PILOTA
Goikoetxea da 2021 Miami Jai Alaiko denboraldiko txapelduna
Argazkiak: Jai Alai News
Abenduan eta urtarrilean Miamin (AEB) jokatu duen denboraldian maila bikaina erakutsi du zumaiarrak. Puntista zumaiarra bi hilabete iraun duen denboraldiko txapelduna izan da, 160 kiniela irabazi ondoren. Beste behin ere, bakarkakoan duen abilezia erakutsi du Goikoetxeak.
Abenduan eta urtarrilean jokatu da denboraldia. Egunero hiru jardunaldi jokatu dituzte, astean sei egunean: goizeko hamarretan pilotalekuan egon eta eguerdiko ordubietan atera. Baldintza hauetan erritmoari eustea, gorabeherarik ez izatea eta lesiorik ez izatea, helburu guztiak lortu ditu Goikoetxeak. Prestakuntza bikaina izan duela erakutsi du berrogei urteko puntistak, egunero topera jokatzea benetan zaila delako.
Imanol Lopez, Aritz Erkiaga –lesio bat du eskuineko eskuan eta gerrian–, Erik Mendizabal –hamar egun beranduago hasi zuen denboraldia, Daniako denboraldia amaitu ondoren–, Joey Cisneros, Iker Foronda, MIkel Amigorena, Jairo Baroja eta Manu Ladutxe izan ditu aurkari bi hilabeteotan zumaiarrak. Aurkariak baina era berean lagunak, izan ere, aldageletan giro bikainean aritu dira guztiak elkarrekin.
Kinielan zortzi puntistek parte hartzen dute, eta jokatutakoen herenak irabazi ditu Goikoetxeak. Denboraldia amaituta, Goikoetxeak 165 kiniela irabazi ditu, Imanol Lopezek 113 eta Aritz Erkiagak 83.
Puntista gazteek erakutsitako maila ere azpimarratzekoa da, izan ere, Alex Goitia markinarrak denboraldi polita egin du, Julen anaia Floridan aritu da ere lehian eta Aratz Mendizabalek debuta egin du hango pilotalekuetan.
Euskal Herriko udako denboraldia, Kuban jokatuko den Munduko Kopa eta urte amaieran berriro ere Miamin jokatuko den lehiaketa izango dira zesta-puntako pilotarien hurrengo erronkak.
2021ko Miami Jai Alai denboraldiko sailkapena:
1 Iñaki Osa Goikoetxea 165
2 Aritz Erkiaga 113
3 Imanol Lopez 83
Ostiral honetan hasiko da Aretan 2020ko E.H-ko 4 1/2-ko Elite txapelketa
Abenduaren 18an aurreneko finalaurdena jokatuko da: Aurrekoetxea (Lemoa) vs Maiz (Behar-Zana)
Iker Vicentek irabazi du Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusia
Bigarrena Mikel Larrañaga izan zen eta Eneko Otañok osatu zuen podiuma
Gernika Grand Slameko finalerdiak jokatu ziren pasa den ostiralean
Beaskoetxea-Manzi eta Antxon-Zabala, datorren ostiralean jokatuko den finalerako sailkatu dira