EUSKAL PILOTA/XAREA
Gipuzkoako xare txapelketako azken jardunaldia jokoan
Gipuzkoako xare txapelketako ligaxkako azken jardunaldi erabakiorra larunbatean jokatuko da Iruran
15:30ean hasita, Irurako Ametsa trinketean bost partida lehiatuko dira, txapelketaren finalistak eta finalerdiak jokoan daudelarik.
Jardunaldia, infantil mailako nesken arteko Ametsa 1(Galartza I- Fernandez)/ Ametsa 2(Goenaga-Gorriti) partidarekin hasiko da, finalerako postua jokoan dagoelarik.
Bigarren partida, infantil mutilen mailako AMETSA 2 (Yarza-Heras)/ AMETSA 3 (Mendiluze-Maiza) izango da, finalerdietan sartzeko partida garrantzitsua delarik.
Hirugarren partida, infantil mutilen mailako bigarrena, AMETSA 4 (Galartza II-Aristi)/AMETSA 1 (Bernal-Lopetegi). Irabazleak finalerako txartela eskuratuko luke eta galtzaileak finalerdietarakoa eskuratuko luke.
Laugarren partida, kadete mailako AMETSA 3 (Montero-Yeregi) /AMETSA 4 (Mendizabal-Mujika) izango da, non irabazleak finalerdietarako txartela lortuko baitu. .
Eta bosgarrena, eta azkena, kadete mailako AMETSA 5 (Zabalegi-Isasa II) / AMETSA 2 (Lopetegi-Huitzi) partida izango da. Bi bikoteak hiruna partida irabazita iritsi dira azken jardunaldira. Hortaz, irabazleak finalerako txartela lortuko du, eta galtzaileak finalerdietarakoarekin konformatu beharko du.
“Arkupetik trinketera 1919-2019” aldizkaria argitaratu dute
Bestalde, Xareak 100 urte Iruran izenburupean mendeurrena gogoratzeko abenduan hasitako ekitaldien barruan argitaratu du aldizkaria Irurako Udalak.
Xarea kirol berezia da herrian, Irurako ondare izatera iritsi delarik, eta hartara mendeurrena (Xareak Irurarekin izan zuen lehen harremana, 1919. urtean gertatu zen) ospatzeko ekitaldi ezberdinak antolatu zituzten abenduan. Besteak beste, maila altueneko xare partidak jokatu ziren, Iparraldeko lehen mailako finalerdiak lehiatu baitziren iruran, hartara munduko zortzi xarelari onenak izan zirelarik bertan.
Oraingoan, Irura eta xarearen arteko lotura berezi horren berri emateko, urtarrilean argitaratu zuten aldizkaria eta orain herrian banatzen ari dira. Irurako etxe guztietara zabalduko dute, taberna, denda eta elkarteetan eskuragarri izango da eta Tolosaldeko eta Gipuzkoako liburutegietan ere irakurri ahal izango da.
“Arkupetik trinketera 1919-2019” aldizkaria eskuratzeko sakatu HEMEN
Pou anaiek ibilbide berria kateatu dute Peruko Andeetan
¡Viva Perú Carajo! izenarekin bataiatu dute, Andeetako herrialdean bizitako garai onak omentzeko
Urriza-Aizpuru III.a eta Loitegi-Zubiri garaile
Urriza-Aizpuru III.ak Ansa II-Labakari 30-29 irabazi zieten San Fermin Torneoko A finalean eta Loitegi-Zubirik 30-21 Urrutia II-Martirenari B finalean
Plazandreak txapelketako ligaxkaren bigarren itzulia hasi da
Berriz ere buruz buruko partidei esker, lidergoa sendotu du Mikel Inuntziagaren taldeak