HERRI KIROLAK/HARRIA
Gipuzkoako Harri Handien txapelketako finala, bertan behera
Bertan behera geratu da datorren igandean Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan jokatzekoa zen Gipuzkoako Harri Handien txapelketako finala, izan ere, Koronabirusaren bilakaera dela eta, Eusko Jaurlaritzak ez du txapelketa egiteko baimenik eman.
Eguerdian zen hastekoa lehia, eta hauexek ziren altxatu beharreko harriak:
16/14 arroako (200/175 kiloko) laukizuzena.
16/14 arroako (200/175 kiloko) zilindrikoa.
12 arroako (150 kiloko) kubikoa.
8 arroako (125 kiloko) bola.
Momentuz bertan behera geratu da txapelketa eta zaletuek ez dute harri-jasotzaileen jardunarekin gozatzerik izango. Nolanahi ere, ez dute baztertzen, egoerak hobera egingo balu, beste dataren batean antolatzea.
Iazko edizioa
Bost harri-jasotzailek neurtu zituzten indarrak iazko txapelketako finalean: Aimar Irigoien errezildarra, Jon Unanue ‘Goenatxo III’ azkoitiarra, Jokin Eizmendi zarauztarra, Aimar Galarraga oriotarra eta Xabier Aranburu ‘Guzta’ Urrestillako bizilaguna, hain zuzen ere.
2018. urtean bezala, iaz ere Aimar Irigoien errezildarrak irabazi zuen Zizurkilen lehiatutako Gipuzkoako Harri Handien Txapelketa, guztira 6.675 kilo altxatuta. Bigarren postua Jokin Eizmendi zarauztarrak eskuratu zuen, 5.770 kilo jasota.
Lau harrirekin lan egin behar izan zuten lehiakideek, harri bakoitzarekin bina minutuko txandan: 200 kiloko laukizuzena, 175 kiloko zilindrikoa, 150 kiloko kubikoa eta 125 kiloko bola. Irigoienek sei aldiz jaso zuen 200 kilokoa, hamabi aldiz 175ekoa, hamarretan 150ekoa eta hamabostetan 125ekoa.
Sailkapena:
- Aimar Irigoien (Errezil). 6.675 kilo (6-12-10-15).
- Jokin Eizmendi (Zarautz). 5.770 kilo (6-9-9-13).
- Jon Unanue Goenatxo III (Azkoitia). 4.350 kilo (5-6-7-10)
- Xabier Aranburu Guzta (Azpeitia). 4.150 kilo (4-6-7-10)
- Aimar Galarraga (Orio). 4.150 (4-7-5-11)
Segurola eta Zaldua txapeldun
Oriamendi Torneoko finalean, Goikoetxea V.a eta Labakari 26-40 irabazi ondoren
Bizkaia Torneoa Nazioarteko Opena 2021 hastear da
Lehenengo jardunaldia larunbat honetan izango da eta finala berriz ekainaren 19an
Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi eta Olatz Arrizabalaga-Naroa Agirre, finalera
Irunen jokatutako finalerdietan, 22-12 eta 22-8 nagusitu ondoren, hurrenez hurren