ERRUGBIA
Gipuzkoak irabazi du Emakume Errugbilarien Topaketako torneoa
[Berria] Gipuzkoak irabazi du Emakume Errugbilarien Topaketako torneoa
Euskal Herriko emakume errugbilarien II. topaketak izan ziren atzo, Baionan, eta Gipuzkoak irabazi zuen bertan jokaturiko torneoa. Bigarren Lapurdi izan zen, eta hirugarren, Nafarroa. Hiru taldeek berdinduta bukatu zuten, eta puntu aldeak erabaki zuen sailkapenaren ordena. Araba laugarren izan zen, eta Bizkaia bosgarren.
Ander Noain eta Inma Pereirok irabazi dute Arbizuko duatloia
Maila absolutoan Ander Noainek eta Inma Pereirok irabazi zuten eta proba motzean berriz, Julen Andueza eta Claudia Martinez nagusitu ziren
Asier Etxeberriak irabazi du Gorlako Igoera
Unai Iribar taldekidearekin batera ihes eginda, elkarri helduta eta besoak jasota, gurutzatu zuen helmugako marra
Ibarra eta Beti Gazterentzat izan dira azken txapelak
580 kiloko txapelketa mistoa irabazi zuen Ibarrak eta gizonezkoen 560 kiloko txapelketan nagusitu zen Beti Gazte