HERRI KIROLAK
GeureSport Herri Kirol aldizkariaren 24. alea
Euskal Pentatloiko txapela eskuratu zuen Xabier Zaldua eta Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Liga irabazitako Julen Alberdi azalean dituela, kaleratu berri da herri kirolen munduan erreferentziazko argitalpena den Geuresport aldizkariaren 24.alea
Honakoa da jorratzen dituzten gaien zerrenda, esan bezala, 24. ale honek bi gai nagusi jorratzen dituelarik:
Batetik, Zalduak Euskal Pentatloian lorturiko garaipenaren berri ematen digute: Azpeitiko zezen plazan batutako guztiek hartu zuten sekulako gozatua. Xabier Zalduak hirugarren aldiz jarraian eraman zuen Euskal Pentatloia, gau gogoangarri batean.
Bestetik, Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Ligan Julen Alberdi Txikia IV.ak eskuratutako garaipenaren inguruan aritzen dira: Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatu zen Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Liga irabazi zuen Txikiak, abuztuan Aian Urrezko Banakako Aizkolarien txapelketa irabazi zuen bezalaxe, Larrañaga, Mugertza eta Rekondo mendean hartu ostean.
Aurrerago, Urrezko aizkolarien Kopako Eusko Label Sariaren inguruan aritzen dira, jadanik Zaldua, Olano eta Kañamares IV.a finalerako sailkatuta daudela azpimarratuz. Aznekeko txartela lortzeko, Txapartegi, Polanco, Amundarain eta Oihan Larretxea neurtuko dira. Halaber, Binakako Harri-jasotze Txapelketa hizpide hartuta, ikusten ari diren saioak bikainak izaten ari direla aipatzen dute ere.
Uda berezi honetan jokatu ahal izan diren txapelketen emaitzak azpimarratzen dituzte jarraian: Araban Linaza eta Perez de Heredia gailendu ziren lokotx-biltzen, eta Juan Carlos Lopezek eta Guillermo Lopezek eraman zituzten lasto-botazte eta zakulasterketako txapelak. Joseba Sanchezek, berriz, giza-probakoa eraman zuen eta Lopez de Uralde-Lapazaranek, trontza mistokoa. Gipuzkoan, Urrak eraman zuen Igeldo Harria Txapelketa eta Iker Viceetek aizkolarien Urrezko Kopa. Nafarroan, Soroak irabazi zuen Hirugarren Maikako aizkolarien Txapelketa, Finolek eta Marturetek ingude-altxatzekoa, eta Ariztegik eta Iantzik lokotxena. Saldiasentzat izan zen txingena, eta Irañetarentzat, harriena. Bizkaian, Urrak eraman zeuen Mallabiako harri-jasotze Torneoa, eta Urruzunok Bizkaikoa, Egurrolak txingak, nesketan, Amadek lasto-alxatzen, eta Obietak botatzen. Aldape eta Atutxa izan ziren aizkolarien txapeldunak eta Burdin Gaztek harri-zulatzen. Eusakadiko sokatira Txapelketan Goiherri nagusi izan zen mutilen 680, 640, 600 eta 560an, eta Gaztedi mistoan.
Bestelako gaiak ere jorratzen dira, esaterako:
-Faborito guztiak Aizkolari Txapelketako Bilboko finalean izango dira. Mikel Larrañagak irabazi zuen Sherpa.i Azkolari Txapelketako kanporaketa, eta berarekin batera Bilboko Miribillan abenduaren 13an, igandean, jokatuko den finalean, Iker Vicente, Eneko Otaño, Txikia IV.a, Atutxa eta Irazu izango dira.
-Urra izan da harri txikiekin nagusi. Laukizuzenarekin egin zuen zuloa zarauztarrak, Izeta IV.arekin borroka polita edukiz
-Bigarren eta Hirugarren Mailako finalek badituzte finalistak.
-Suharri eta Basozabal sartu dira gazteen finalera. Beste hiru bikoteren arteko bigarren finalerdian ezagutuko da Eusko Label Txapelketako beste finalista.
Azkenik, abuztuan, irailean, urrian eta azaroan izandako lehiaketa guztietan emandako emaitzak taula osoa dakarkigute aldizkariaren egileek.
Geuresport aldizkariaren 24. alea osorik irakurtzeko sakatu HEMEN
Segurola eta Zaldua txapeldun
Oriamendi Torneoko finalean, Goikoetxea V.a eta Labakari 26-40 irabazi ondoren
Bizkaia Torneoa Nazioarteko Opena 2021 hastear da
Lehenengo jardunaldia larunbat honetan izango da eta finala berriz ekainaren 19an
Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi eta Olatz Arrizabalaga-Naroa Agirre, finalera
Irunen jokatutako finalerdietan, 22-12 eta 22-8 nagusitu ondoren, hurrenez hurren