HERRI KIROLAK
Geuresport aldizkariaren 22. alea
Geuresport aldizkaria 2018an sortu zen, herri kirolen munduan erreferentziazko argitalpena bihurtzeko asmoz
Hamasei orrialde ditu argitalpenak eta hilean behin kaleratzen dute, Jon Leunda beizamarra delarik aldizkariaren zuzendaria.
Denetarik lantzen dute aldizkarian: aizkora, sega, harri-jasotzea… Besteak beste, txapelketetako emaitzak, albisteak, argazkiak eta iritzia tartekatzen dituzte.
Tabernetan eta herri kirolei lotutako guneetan uzten dituzte aleak, jendeak doan irakur ditzan. Euskaraz idatzita daude eduki gehienak, baina gaztelaniak eta ingelesak ere izaten dute presentzia, eta noski euskarri digitala dute eta sare sozialetan aritzen dira ere.
2018ko ekainean kaleratu zuten lehenengoz aldizkaria eta honakoan 22. alea argitaratu berri dute. Edukiak beti bezala anitzak eta mamitsuak, otsaileko ale honek bere azalean bi gai nagusi aipatzen dituelarik:
Alde batetik, datorren martxoaren 7an Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan izango den herri kirol jaialdia. Bertan, Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako finala, Emakumezkoen Aizkolari Binakako Txapelketarena eta Urrezko Harrijasotzaileena jokatuko dira. Horrez gain, gazte mailako aizkolari txapelketak ere egongo dira.
Bestetik, Irlandan amaitu berri den Goma Gaineko (Indoor) Sokatira Txapelketa da azpimarratzen den bigarren gaia. Sokatira mundialaren inguruko erreportai mamitsua dator aldizkariaren barruan. Euskal taldeek eta Euskal Herriko Selekzioak lorturiko dominen analisia, Beti Gazte lesakarrek egindako lan bikainaren goraipamena, etabar
Barruko orrietan, bestelako edukiak irakurtzeko aukera izango dugu, besteak beste honakoak:
-Binakako aizkolari txapelketaren ibilbidearen berri ematen dute, finalaren atarian gaudelarik.
-Urrezko Harrijasotze txapelketa eta Emakume Aizkolari Txapelketei buruz aritzen dira, hauen inguruko azken berriak laburbilduz.
-Otsailaren hasieran Hodei Iruretagoiena ‘Izeta IV.a’ zarauztarrak eta Udane Ostolaza oriotarrak egin zituzten marka saiakeren inguruan ere aritzen da azken ale hau. Udane 14 urterekin 75kg-ko harria ofizialki jasotzen duen lehen emakumea izan da eta Hodeiek, orain arte inork egin ez duen marka bat ezarri zuen.
-Abadiñon lehiatutako Idi proben emaitzak aipatzen ditu: Garagarza elkarteak eraman zituen maila nagusiko mantak eta Lacruz izan zen kintopekoetan nagusi.
-Halaber, hilabete honetan egondako herri kirol txapelketa eta saio guztien errepasoa egiten du, emaitza guztiak bilduta.
-Eta azkenik, martxoko Herri Kirol Kartelera dakarkigu aldizkari interesgarri honek
Geuresport aldizkariaren 22. alea osorik irakurtzeko sakatu HEMEN
e-Remonte Beti Euskal Jai enpresa berria aurkeztu dute Iruñean
Bidenabar, 2020ko Iruñeko Alde Zaharreko VI. Erremonte Txapelketaren berri eman dute
Abian da Galarretaren 50. urteurreneko Erremonte Txapelketa
Juanenea-Endikak eta Ansa II-Larrañagak nahiko erraz gainditu zituzten Urriza-Zubiri eta Goikoetxea V-Barrenetxea IV
Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi eta Galeano ahizpak, finalera
Pilota goxoko zein mistoko finalak datorren igandean, ekainak 28, lehiatuko dira Irungo Urantzu pilotalekuan