HERRI KIROLAK
Geure Sport herri kirol aldizkariaren 26. alea
Egur Sportek argitaratzen duen herri –kirolen munduan erreferentzia nagusia den aldizkariaren 26. alean edukiak beti bezala anitzak eta mamitsuak dira.
Martxoko ale honek bere azalean gai nagusi bat dakarkigu, igande honetan Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan lehiatuko diren txapelketen finalak, hain zuzen ere:
–Urrezko Binakako Aizkolari Eusko Label Saria Txapelketako finalerdien ostean, jadanik erabaki dira finalistak. Amundarain-Soroa, Ezpeleta-Belza eta Basozabal-Suharri sailkatu dira txapelaren lehian aritzeko saiora.
Soroak eta Amundarainek Beasainen lortu zuten txartela, lan guztiak 18 minutu eta 32 segundoan burututa. Ezpeleta eta Belza sailkatu ziren Leitzan, 21 minutu eta 12 segundoan lanak burututa. Mallabian lortu zuten txartela Basozabalek eta Suharrik, lanak 20 minutu eta 29 segundoan amaituta.
-Faboritoak sartu egin dira Urrezko Harri-jasotze Txapelketako finalean. Telleria IV.a, Urruzuno eta Urra izango dira Urrezko Harri-jasotze Zortzi Arroako Hiru Harri Txapelketako finalean, beraiek izan baitira hiru onenak. Azpeitian jokatuko diren finaletan emakumeak ere arituko dira: Zelai III.a, Ostolaza eta Sanchez.
Barruko orrietan, bestelako edukiak irakurtzeko aukera izango dugu, besteak beste honakoak:
-Ribabellosak eta Aizarnak itxi zuten Binakako Urrezko Aizkolari Txapelketako aurreneko fasea. Otaegi eta Etxeberria, eta Suharri eta Basozabal izan ziren saioetako irabazleak
-Harri-jasotzaileek maila bikaina erakutsi dute. Urruzuno Ribabellosan eta Urra Aizarnan izan ziren lehen faseko azken bi jardunaldietako irabazleak.
-Zelai III.a eta Etxeberria izan dira ingudearekin onenak. Karmele Gisasola, Zelai III.a, nesketan, eta Gorka Etxeberria, mutiletan, izan dira Euskadiko ingudealtxatzeko onenak, beraiek jantzi baitzituzten txapelak, Abadiñoko Matienan jokatu ziren finaletan.
-Iraizoz eta Iantzi izan dira lokotxekin azkarrenak. Abadiño Matienan jokatu zen Euskadiko lokotx-biltzeko finala ere eta Ainhoa Iraizoz, nesketan, eta Unai Iantzi, mutiletan, izan ziren onenak, beraientzat izan ziren txapelak.
-Mallabian Karmele Gisasolak marka pertsonala egin zuen 100 kiloko zilindro zaharra bost minutuan sei aldiz jasoz.
-Faboritoek ez dute hutsik egin Bizkaiko Herri Kirol Txapelketetan: aizkorako lehenengo eta bigarren mailako txapelketak, zaku lasterketa txapelketa eta Trontza Txapelketa lehiatu ziren.
-Dramek ez du orgarekin barkatzen. Ousmane Dramek erabateko nagusitasunarekin irabazi zuen Bizkaiko orga-jokoko finala, Diman jokatutako saioan.
-Bilbao izan da Bizkaiko gizaproba Txapelketako onena. Eneko Bilbao izan da Getxon jokatu zen Bizkaiko gizaproba Txapelketako onena, nahiz eta horretarako makina bat izerdi bota behar izan zuen.
-Iraizoz-Barberenak irabazi dute Nafarroako trontza mistoko finala Lekunberrin.
-Larrañaga eta Irigoien izan dira Gipuzkoako Harri Handien Harrijasotze Txapelketako irabazleak.
-Eta azkenik, urtarrila, otsaila zein martxoko Herri Kirol lehiaketen emaitzen bilduma dakarkigu aldizkari interesgarri honek.
Geuresport aldizkariaren 26. alea osorik irakurtzeko sakatu HEMEN
Goikoetxeak eta Irastorzak irabazi dute Grand Slam txapelketa
Finalean Beaskoetxea eta Lopez bikoteari 14-15, 15-8 eta 5-3 irabazita
Bergara Hiria pilota txapelketako finalak asteartean jokatu ziren
Nagusien mailan Ainhoa Ruiz de Infante eta Maite Ruiz de Larramendi izan ziren garaileak, eta Promesen kategorian Laia Salsamendi eta Ane Mendiburuk jantzi zuten txapela
Aldabek eta Ionek irabazi dute Nafarroako XV. Erremonte txapelketa
Zubirin jokatutako finalean 35-30 irabazi zieten Ezkurra II.a eta Barricarti