ARGITALPENAK/HERRI KIROLAK
Geure Sport aldizkari digitalaren 9. alea
Geure Sport herri kirol aldizkariaren edizio digitalaren bederatzigarren alea irakurgai
Atera berri den ale honetan, Gizonezkoen Binakako Urrezko Aizkolarien Txapelketan txapeldunorde izandako Julen Alberdi Txikia IV.arekin solasaldia irakurtzeko aukera eskeini digute.
Julen Alberdi Txikia IV.a une honetako aizkolaririk onenetakoa da, urte gutxitan sekulako gorakada egin baitu azkoitiarrak. Azkeneko urtebetean, Urrezko Aizkorako Kopako finalean izan zen (bigarren izan zen), Binakakoan bigarren postua lortu zuen, Banakako Urrezko Aizkolarien finalean izan zen, Euskal Herriko Txapelketan hirugarren sailkatu zen, eta Gipuzkoako txapeldun izatea lortu zuen.
Bera ere ez zuen espero lortu duen mailean arituko zenik eta iritsi den lekuraino iritsiko zenik, baina gogor saiatuta merezimendu osoz lortu du aizkolari onenen artea izatea.
Pairatzen ari garen itxialdi egoeraz galdetuta, Txikiak etxean ondo moldatzen dela aitortzen du, etxean egur piska bat bazuen eta aizkoran zerbait egin du, eta fisikoki mantentzen ere etxean ari da.
Hala ere, txapelketak noiz jokatuko ahalko diren ez jakite horrek eragina duela ez du ezkutatzen, azken batean motibazio falta hori nabaritzen du, izan ere, ez dirudi berehala izango direnik txapelketak.
Juelenek urte gutxitan sekulako gorakada egin du, lehen mailara iristea bakarrik handia iruditzen zitzaion bere momentuan, baina azkenean iritsi, eta finaletan sartu eta aurrean sailkatzea lortu du, eta Gipuzkoan txapela irabazi du ere.
Azkeneko Binakako Urrezko Aizkolarien Txapelketan, Mugertzarekin jokatuta finala galdu zuen ordea, eta orduko hartan gertaturikoa aztertzerakoan, argi dauka azkeneko laneko enbor handietan egon zela gakoa. Ordurarte aurkarien parean ibili ziren baina lan horretan biok behera egin zutela dio, eta Larrañagak eta Rekondok aldiz, gora.
Azkeneko urte hauetan oso plaza garrantzitsua da aizkolaritzan Azpeitikoa, Binakako Urrezko Aizkolarien final handia ari da bihurtzen, eta jendeak ez du hutsik egiten. Zale ugari bertaratzeak errespetoa sortzen dio Alberdiri, inguruko jende asko joateak nolabaiteko konpromezu bat ematen dio, lan on bat egin nahi izaten duelako.
Lehen mailan aritzen diren bailarako hiru aizkolari gazte egoteak ere sekulako poza eragiten dio Alberdiri, inguruko herrietan aizkolaritzak indar handia dauka, eta maila gorenean hiru izatea oso garrantzitsua dela pentsatzen du. Gainera, elkarrekin duten harremana ere bikaina dela dio, eta pentsatzen du haientzat zein bailarako herrietako eta inguruko herrientzako gauza ona dela hori.
Etorkizunari begira, Alberdik argi dauka Gipuzkoako Txapelketa berarentzat oso garrantzitsua dela eta gainerako lehiaketetan iaz erakutsitako mailean aritzea da bere helburu nagusiena.
Geuresport aldizkariaren edizio digitalaren 9.alea irakurtzeko sakatu HEMEN
Lehenengo alean, Mikel Larrañaga eta Jon Rekondori, pasa den martxoaren 7an Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketaren irabazleei egindako elkarriketatxoa ekarri zuten gurera argitalpenaren egileek.
Bigarren alean, egun berean jokatutako 2020ko Urrezko Harrijasotze Txapelketaren irabazle suertatu zen Xabier Peñarekin elkarrizketa burutu zuten.
Hirugarren alean, Emakumeen Banakako Aizkolari Txapelketaren irabazlea den Irati Astondoarekin solasaldia irakurtzeko aukera eskeini ziguten.
Laugarren alean, Urdax Magunazelaia harrijasotzailearekin elkarrizketa dakarkigute, azkeneko Urrezko Harrijasotze txapelketan txapeldunorde izandakoa.
Bosgarren alean, Ioritz Gisasola Zelai IV.a eta Suharri Rodriguez, Urrezko Binakako 23 urtez azpiko txapeldunei elkarrizketa irakurgai.
Seigarren alean, Axel Larrañaga eta Markel Zapiain, Urrezko Binakako 19 urtez azpiko txapeldunei egin diete elkarrizketatxoa aldizkariaren egileek.
Zazpigarren alean, Virginia Finol, Euskal Herriko ingude-jasotze txapelketako irabazlearekin solasaldia.
Zortzigarren alean, Emakumeen Banakako Aizkolari Txapelketan bigarren geratu zen Nerea Sorondorekin solasaldia.
Beti Gazte, sokatiran jaun eta jabe, bihar berriro lehian Idiazabalen
Orainarte erakutsitako nagusitasunari segida emanez lesakarrek beste bi txapela janzteko aukera izango dute
Zortzinakako Sokatira Txapelketa Busturian
640 kiloko gizonezkoak aritu ziren igandean eta Beti Gaztek bere erabateko nagusitasunari eutsi zion
Iraetan jokatu da Binakako Aizkolari Txapelketako laugarren jardunaldia
Iker Vicente- Jesus Maria Mujika bikotea nagusitu da Mikel Larrañaga eta Jon Rekondoren aurka