ARGITALPENAK/HERRI KIROLAK
Geure Sport aldizkari digitalaren 4. alea
Geure Sport herri kirol aldizkariaren edizio digitalaren laugarren alea irakurgai dago
2018ko ekainean kaleratu zuten lehenengoz herri kirolak hizpide dituen Geure Sport aldizkaria paperean eta dagoeneko 23 ale argitaratu dituzte jadanik. Berriki, aldizkariaren bertsio digitala atera dute, dagoeneko lau ale argitaratu dituztelarik. Edukieei dagokionez, gai bakarra jorratzen dute eta berau euskaraz zein gaztelaniaz irakurri daiteke.
Lehenengo alean, Mikel Larrañaga eta Jon Rekondori, pasa den martxoaren 7an Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketaren irabazleei egindako elkarriketatxoa ekarri zuten gurera argitalpenaren egileek.
Bigarren alean, egun berean jokatutako 2020ko Urrezko Harrijasotze Txapelketaren irabazle suertatu zen Xabier Peñarekin elkarrizketa burutu zuten.
Hirugarren alean, Emakumeen Banakako Aizkolari Txapelketaren irabazlea den Irati Astondoarekin solasaldia irakurtzeko aukera eskeini ziguten.
Atera berri den laugarren ale honetan berriz, Urdax Magunazelaia harrijasotzailearekin elkarrizketa dakarkigute, azkeneko Urrezko Harrijasotze txapelketan txapeldunorde izandakoa.
2020ko Urrezko Harrijasotze Txapelketan bost harrijasotzailek parte hartu zuten eta bostetik hiru sailkatu ziren finalerako: Xabier Peñagarikano aizarnazabaldarra, Urdax Mangunazelaia abadiñarra eta Aimar Galarraga oriotarra.
Finalean, 175 kiloko harri errektangularra, 150 kiloko kubikoa eta 125 kiloko borobila izan zituzten aurrean eta bakoitzarekin bi minutuko txanda.
Azkenean, Xabi Peña izan zen txapelduna, orotara 5.075 kilo altxatuta: laukizuzenari 9 jasoaldi, kubikoari 10 eta bolari 16. Bigarren Urdax Magunazelaia, sei urtez aparte egon ostean aurten itzuli dena harrijasotze mundura: 4.950 kilo, laukizuzenari 9 jasoaldi, kubikoari 10 eta bolari 15. Aimar Galarraga izan da hirugarrena, 3.700 kilorekin: laukizuzenari 8 jasoaldi, kubikoari 7 eta bolari 10.
Sei urte eman ditu Magunazelaiak harrijasotze mundutik kanpo eta bere itzulerak sekulako ikusmina piztu zuen zalegoaren artean. Urrezko Harrijasotze Txapelketa izan zen bere lehenengo lehiaketa eta lan bikaina egin zuen, bigarren postua eskuratuz.
Geure Sport aldizkariari adierazi dioenez, gaur egungo bere helburua harriak jasoz gozatzen jarraitzea da, eta oraindik bere ehuneko ehunean ez dagoela aitortu du, entrenamenduekin bere maila igotzea lortuko duelarik.
16 urte zituela utzi zituen harrijasotze lanak Magunazelaiak eta sei urteren bueltan itzuli zen Urrezko Aizkolarien Txapelketa lehiatzera. Elkarrizketan irakurri daitekeenez, finalean egindako lanarekin ez zen gustora geratu, kubikoari 11 jasoaldi ematera joan eta ustel bat egin zuelako, txapela lortzeko asmoa bertan behera utziz.
Hala ere jendeak egin zion ongi etorriarekin oso pozik agertzen da eta orohar finalaren egunrean izan zen giro bikainarekin hunkituta agertzen da.
Magunazelaiak harri guztiekin moldaten da ondo baina akaso kubikoa eta errektangularra ditu gustokoen. Dena den, harriak jasotzea ikaragarri gustatzen zaio, txikitatik egin duen zerbait delako, eta kirol hau zinez maite duela argi dago. Berak dioenez, ez zuen uste berriro itzuliko zenik baina behin urrats hori emanda asko gozatzen ari da.
Etorkizunari begira, harriak jasotzen gozatuz jarraitu nahi du, hori da bere helburu nagusia, baina hobetzen ere jarraitu nahi du eta horretarako entrenatzen jarraitzea da bere asmoa.
Geuresport aldizkariaren edizio digitalaren 4.alea irakurtzeko sakatu HEMEN
[BIDEOA] Jon Redondo: “Ofizialtasunerako ez dago arazo juridikorik, borondate kontua da”
[BIDEOA] Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariari elkarrizketa, ofizialtasuna lortzeko ekimenaz
Jon Redondo: «TASeraino lagunduko diegu nazioartean lehiatzea eskatzen duten federazioei»
Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariari elkarrizketa, Euskal Selekzio nazionalen norabideaz
Euskal Herria sokatiran, Hegoafrika 2018 Munduko Txapelketatik bueltan
Lur Gaineko Sokatira 2018ko Munduko Txapelketa egin da irailaren 19tik 22ra Lurmutur Hirian (Hegoafrika). Euskal Herriko ordezkaritza ofizialak zazpi domina ekarri ditu.