SURFA

Getxoko Punta Galea Challengeko XV. olatu handien txapelketa aurkeztu dute

by | 2021/11/04

COVID19 gaitzak erangidako pandemiaren ondorioz iaz izandako etenaldiaren ondoren, Getxoko Punta Galea Challengeko XV. olatu handien txapelketa aurkeztu zuten asteartean.

Proba horri hasiera emango dion itxarote-epea azaroaren 1ean abiatuko da, eta martxoaren 31n amaituko da. Bost hilabete izango dira, beraz, Galeako itsaslabarren inguruetara olatu handiak ekarriko dituzten baldintza meteorologikoak gerta daitezen, izan ere, iragarri dute 5-7 metroko olatuen zain izango direla lehiaketa aurrera eraman ahal izateko.

Berriro ere 24 izango dira lehiakide taldea osatuko duten surflariak, erdia nazioartekoak, aurtengo parte-hartzaileen artean honakoak izatea espero dutelarik: txapelketako azken irabazlea, Lucas Chianca brasildarra, Alex Bothelo portugaldarra, Nic Lamb kaliforniarra, Grant Twiggy Baker hegoafrikarra eta Antonio Laureano etorkizun oparoko gazte portugaldarra, besteak beste. Euskal ordezkaritzari dagokionez, goi-mailakoa izango da ere, Pierre Rollet baionarra, Natxo Gonzelez, Aritz Aranburu eta Tito Ortegarekin. Horien behin-betiko zerrenda hurrengo sei egunetan jakinaraziko dute, eta hautaketaz arduratuko dira batzorde antolatzailea eta surflarien kolektiboa.

Tokiko surfisten hautagaiak:

JAVI HORN

NATXO FERNANDEZ

KOSME FERNANDEZ

David Bustamante ¨ZUKU¨

Getxo Surf Taldearen hautaketa:

TITO ORTEGA

ENDIKA RUIZ

Wildcards Bizkaiko Surf Federazioaren hautagaiak:

IBON LOPEZ

ARITZA SARATXAGA

Gipuzkoako Surf Federazioaren hautaketa:

INDAR UNANUE

ARITZ ARANBURU

AXI MUNIAIN

IKER MUÑOZ

Getxoko alkatea den Amaia Agirrek eskertu nahi izan die probaren babesleei surfaren munduan hain garrantzitsua den proba honen aldeko euren babesa. Hain zuzen Europako olatu handien txapelketa urtetsuena dugu hizpide, mundu mailan ospetsuak diren olatu handien surflariek maite eta aintzakotzat hartzen duten lehiaketa.

Aurten gainera, besteak beste, telefono mugikorretarako aplikazio bat sortu dute, proba zuzenean jarraitzea ahalbidetuko duena eta urte osoan zehar edukiak eskainiko dituena.

SURFA

Ya está en marcha la última fase de KSL

Ya está en marcha la última fase de KSL

SURFA   Buenas olas y surf espectacular en la primera jornada de la última liga de KSL Los equipos clasificados han comenzado con mucha fuerza, pudiendo ver un nivel muy alto desde la primera prueba. En esta primera prueba se enfrentaron los equipos ZSE, LONJAN y...