HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Gaztedi Ak jantzi du 560 kiloko txapela
Lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako 560 kiloetako azken jardunaldia lehiatu zen pasa den larunbatean Laukizen, non Gaztedi A taldeak berriro ere eskuratu zuen garaipena, hartara lehiaketako hiru jardunalditan irabazita kategoriako txapela jantzi zutelarik.
Pisu honetan aritu diren taldeak honakoak izan dira: Gaztedi ‘A’, Gaztedi ‘B’, Gaztedi ‘C’, Mutriku, Goiherri eta Akelarre.
Aurreneko jardunaldia uztailaren 3an lehiatu zen Laukizen, non Gaztedi A (6 puntu) taldea nagusitu zen, Goiherri (5 puntu) bigarren sailkatu zelarik. Gaztedi B (4 puntu) eta Akelarre (3 puntu) sailkatu ziren hirugarren eta laugarren, hurrenez hurren eta azkenik Mutriku (2 puntu) izan zen bosgarren eta Gaztedi C seigarren (1 puntu).
Uztailaren 10ean, Erandioko Goierri auzoan jokatu zuten bigarren jardunaldia. Gaztedi A (6 puntu) tiraldi denak irabazita nagusitu zen, eta haren aurka soilik galduta Goiherri (5 puntu) sailkatu zen bigarren. Horien atzetik, Gaztedi B (4 puntu) eta Akelarre (3 puntu) geratu ziren, Mutriku izan zen bosgarren (2 puntu) eta Gaztedi C seigarren. Berdinketa gabeko saioa izan zen.
Azkenik, iragan larunbatean, uztailak 17, hirugarren eta azken jardunaldia jokatu zen Laukizen, honako emaitzak izan zirelarik:
Hirugarren jardunaldiko sailkapena:
1- Gaztedi A 6 puntu
2- Goiherri 4,5 puntu
3- Gaztedi B 4,5 puntu
4- Akelarre 3 puntu
5- Mutriku 2 puntu
6- Gaztedi C 1 puntu
Txapelketako hiru jardunaldiak jokatu ondoren beraz, honela geratu da sailkapen nagusia:
1- Gaztedi A 18 puntu (6+6+6)
2- Goiherri 14,5 puntu (5+5+4,5)
3- Gaztedi B 12,5 puntu (4+4+4,5)
4- Akelarre 9 puntu (3+3+3)
5- Mutriku 6 puntu (2+2+2)
6- Gaztedi C 3 puntu (1+1+1)
Aurrera begira eta aurtengo Euskadiko Lur Gaineko Txapelketari amaiera emateko, hilaren 23an lehiatuko dute 580 kiloko kategoria mistoko txapelketa, Gatikako Butroe auzoan, jardunaldi bakarrera.
2021eko Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketaren egutegia:
580 KILO MISTOA: Uztailaren 24an gatikan, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C arituko dira.
Urrak irabazi du Gipuzkoako Harri Txikien Txapelketa
Beñat Telleria izan zen bigarren eta Hodei Iruretagoiena sailkatu zen hirugarren
Zabalik da Lur Gaineko Sokatira Mundialerako talde eta selekzioen izen emate epea
Uztailaren 1etik abuztuaren 6ra TWIFek eskaintzen duen webgunearen bidez
Urrezko Aizkolarien Kopako kanporaketa jokatu zen Donostian
Mikel Larrañaga, Eneko Otaño, Iker Vicente, Aitzol Atutxa eta Jon Rekondo sailkatu dira finalerako