HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Gaztedi A taldeak irabazi du 640 kiloko Euskadiko txapela
Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako 640 kiloko kategorian honako taldeak aritu dira nor baino nor gehiago: Mutriku, Goiherri, Akelarre, Gaztedi A, Gaztedi B, Gaztedi C eta Getxo.
Guztira hiru jardunalditan erabaki dira 640 kiloetako txapelak: lehenengoa maiatzaren 22an Mutrikun, bigarrena maiatzaren 29an Hernanin eta hirugarrena ekainaren 5ean Laukizen.
Gaztedi Ak irabazi zuen lehen jardunaldia, orotara 7 puntu bilduta, atzetik bigarren Goiherri izan zelarik 6 punturekin eta hirugarren Mutriku 4 punturekin. Lagaurren postuan Akelarre geratu zen 4 punturekin, bosgarren Gaztedi B izan zen (4 puntu), seigarren Getxo bi punturekin eta zazpigarren Gaztedi C puntu bakarra lortuta.
Bigarren jardunaldian ere Gaztedi A taldeak eskuratu zuen garaipena, 6,5 puntu pilatuta. Goiherrik ere 6,5 puntu erdietsi zituen eta hirugarren Gaztedi B taldea izan zen 5 punturekin. Atzetik, laugarren postuan Mutriku sailkatu zen (4 puntu), bosgarren Akelarre izan zen (3 puntu), seigarren Getxo (2 puntu) eta zazpigarren Gaztedi C (1 puntu).
Pasa den asteburuan jokatu zen hirugarren eta azken jardunaldia Laukizen, honako emaitzak eman zirelarik: Gaztedi A 7 puntu. Goiherri 6 puntu., Gaztedi B 5 puntu, Mutriku 4 puntu, Akelarre 2,5 puntu, Getxo 2,5 puntu, Gaztedi C 1 puntu.
Gauzak horrela, Gaztedi A taldeak eskuratu du kategoria honetako txapela merezimendu osoz, hiru jardunaldietan onena izanda.
Sailkapen orokorra:
Gaztedi A 20,5 puntu
Goiherri 18,5 puntu
Gaztedi B 14 puntu
Mutriku 12 puntu
Akelarre 9,5 puntu
Getxo 6,5 puntu
Gaztedi C 3 puntu
2021eko Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa
Txapelketaren egutegia:
680 KILO: Maiatzak 1 (Aulesti), maiatzak 8 (Azkoitia) eta maiatzak 15 (Berriatua).680 kiloko lategorian honako taldeak arituko dira: Mutriku, Goiherri, Akelarre, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.
640 KILO: Maiatzak 22 (Mutriku), maiatzak 29 (Hernani) eta ekainak 5 (Laukiz). Talde parte-hartzaileak: Mutriku, Goiherri, Akelarre, Getxo, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.
600 KILO: Ekainak 12 (Goiherri-Erandio), ekainak 19 eta ekainak 26 (lekua zehazteke). Lehian arituko dira Mutriku A, Goiherri A, Goiherri B, Akelarre, Getxo, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.
560 KILO: Uztailaren 3 (Laukiz), 10 (Goiherri-Erandio) eta 17an (Laukiz). Goiherri, Akelarre, Getxo, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.
580 KILO MISTOA: Uztailaren 24an oraindik zehaztu gabeko plazan, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C arituko direlarik.
Urrezko Aizkolarien Kopako kanporaketa jokatu zen Donostian
Mikel Larrañaga, Eneko Otaño, Iker Vicente, Aitzol Atutxa eta Jon Rekondo sailkatu dira finalerako
Alaitz Imaz eta Julen Gabirondo garaile bakarkako Sega Ligan
Almitzak antolatzen duen Euskal Herriko XII. Bakarkako Sega Ligako hirugarren eta azken saioa Etxalekun lehiatu zen
Julen Alberdi Txikia IV.a eta Jesus Mari Mujika txapeldun
Aiako probalekuan jokatutako Gipuzkoako Binakako Aizkora Txapelketan nagusituta