HERRI KIROLAK/SOKATIRA

Gaztedi A taldea, Euskadiko Sokatira txapeldun

by | 2022/05/17

Argazkiak: Egursport.com

Iragan maiatzaren 7an eman zioten hasiera Euskadiko Sokatira Txapelketari, arratsaldeko 17:00etan, Azkoitiko Trenbidearen Zumardiako belardian.

Txapelketari dagokionez,  sei taldek parte hartuko dute guztira: Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C (Laukiz), Akelarre (Erandio), eta Goiherriko zein  Mutrikuko sokatira taldeak.

Bost kategoria ezberdinetan lehiatuko dira, 680 kilokoan, 640 kilokoan, 600 kilokoan, 560 kilokoan eta 580 mistoan.

Azkoitiko hasierako hitzorduan, Mutriku,  Gaztedi A, Gaztedi B, eta Goiherriko taldeak aritu ziren lehian lehenengo jardunaldi horretan,  680 kiloko kategorian. Gaztedi A taldea izan zen garailea, guztira 4 puntu pilatuta. Bigarren postuan Goiherri geratu zen 3 punturekin, hirugarren postuan, mutrikuarrak 2 puntu lortuz, eta azkenik, Gaztedi B taldea, puntu bat eskuratuz.

Asteburu honetan berriz, lehiatu dira 680 kiloko bigarren eta hirugarren jardunaldiak, Berriatuan eta Deban.

Larunbatean, Berriatuan jokatu zen 680 kiloko Euskadiko Sokatira Txapelketako bigarren jardunaldia, eta lehenengo jardunaldian Azkoitian gertatu zen bezala, Gaztedi A taldea nagusitu zen (4 puntu). Bigarren postua Goiherri taldearentzat izan zen (3 puntu), Mutrikuk hirugarren postua eskuratu zuen (2 puntu) eta  Gaztedi B taldea izan zen laugarrena (1 puntu).

Igandean, Deban lehiatu zen hirugarren eta azkenengo 680 kiloko jardunaldia. Bitxia den arren, aurreko bi jardunaldietan gertatu bezala, sailkapena zehazki berdina izan zen kasu honetan ere lehenengo postuan Gaztedi A taldea nagusitu zen, bigarrenean Goiherri, hirugarrenean Mutriku eta laugarrenean, berriz, Gaztedi B.

Jada 680 kiloko Euskadiko Sokatira Txapelketaren hiru jardunaldiak bukaturik, Gaztedi A taldea, 12 punturekin nagusitasun osoz izan zen txapeldun. Bigarren postuan, 9 punturekin Goiherri taldea sailkatu zen. Mutrikuko Sokatira Taldeak hirugarren postua eskuratu zuen sailkapen orokorrean,  6 punturekin. Azkenik, Gaztedi B taldeak laugarren postuan geratu zen sailkapenean, 3 puntu pilatuta.

Lehenengo jardunaldia, maiatzak 7, Azkoitia

  • Gaztedi A 4 puntu
  • Goiherri 3 puntu
  • Mutriku 2 puntu
  • Gaztedi B 1 puntu

Bigarren jardunaldia, maiatzak 14, Berriatua

  • Gaztedi A 4 puntu
  • Goiherri 3 puntu
  • Mutriku 2 puntu
  • Gaztedi B 1 puntu

Hirugarren jardunaldia, maiatzak 15, Deba

  • Gaztedi A 4 puntu
  • Goiherri 3 puntu
  • Mutriku 2 puntu
  • Gaztedi B 1 puntu

Datorren asteburuan, maiatzak 21, emango diote hasiera hiru jardunaldiz osatuko den 640 kiloko txapelketari, hain zuzen ere, Saturrarango Arbelaitz Kanpinean, Mutrikun, 17:00etan. Sei talde arituko dira lehian, Gaztedi A, Gaztedi B, Gaztedi C, Goiherri, Akelarre eta Mutriku.

Euskal Herria munduko mailarik gorenean sokatiran

Euskal Herria munduko mailarik gorenean sokatiran

SOKATIRA   Euskal Herriak ordiezkaritza ofiziala izan du Txinako Xuzhou herrian jokatu den Goma gaineko Munduko Sokatira Txapelketan: sei talde eta euskal selekzio bat aritu dira euskal banderapean. Emaitza, halakoa. Hamasei domina ekarri dituzte: urrezko bi,...