EUSKAL PILOTA
Gaubeka eta Ibai Perezek jokatuko dute Pala Banakakoaren finala
Argazkiak: Innpala
Pasa den ostiralean, martxoak 5, jokatu zen Bizkaia Frontoian, Pala Banakako Txapelketako ligaxkaren azkeneko jardunaldia, arratsaldeko 18:30tan hasita.
Jokatu zuten lau pilotarietatik hiruk zuten finalera sailkatzeko aukera: Gaubekak irabazi beharra zuen sailkatzeko, Fustok partidua irabazi eta Gaubekak berea galtzea behar zuen eta Ibai Perezek hirutan finalerako txartela lortzeko ondoen zuena zen. Gordonek ordea, ez zuen inolako aukerarik jadanik baina bere partiduaren emaitza gainontzekoentzat erabakigaria zen.
Azkenean, Gaubeka eta Ibai Perez izan ziren Pala Banakakoaren finalera sailkatu ziren pilotariak.
Aurreneko norgehiagokan, Gordonek Fustori irabazi zion 3-2 (7-10, 6-10, 10-4, 10-6, 9-10). Merezitako garaipena izan zen Gordonek erdietsitakoa. Partidua luze joan zen (ordu eta erdiko lehia izan zen), eta lehiatutako bost jokoetatik bina erori ziren pilotari bakoitzaren alde, horietako bakoitzean palista irabazlea erraz nagusitu zelarik. Bosgarren eta azken jokoa oso orekatua joan zen ordea, berdinketa asko eman ziren eta azkenean tanto bakarreko aldearekin nagusitu zen Iker Gordon, 9-10.
Sakez tantoak: Fustok 6 eta Gordonek 3
Sakez faltak: Fustok 2 eta Gordonek 1
Pilotakadak: 524 pilotakada jokoan
Tantoak jokoan: Fustok 22 eta Gordonek 24
Hutsegiteak: Fustok 9 eta Gordonek 14
Markagailuko gorabeherak: 7-10, 6-10, 10-4, 10-6 eta 9-10
Bigarren lehian Gaubekak irabazi zion 3-2 Ibai Perezi (6-10,10-9,7-10,10-5,10-7), partidu luzea eta gogor batetan.
Sakez tantoak: Gaubekak 7 eta Ibai Perezek 6
Sakez faltak: Gaubekak 2 eta Ibai Perezek 1
Pilotakadak: 373 pilotakada jokoan
Tantoak jokoan: Gaubekak 19 eta Ibai Perezek 25
Hutsegiteak: Gaubekak 8 eta Ibai Perezek 14
Markagailuko gorabeherak: 6-10, 10-9, 7-10, 10-5 eta 10-7
Martxoaren 5ean jokatutako jardunaldiaren emaitzak (arratsaldeko 18:30etan, Bizkaia frontoian):
Fusto 2 Gordon 3
Gaubeka 3 Ibai Perez 2
Martxoaren 13an, arratsaldeko 17:00tan, Bizkaia Frontoian
Finala
2021. urteko Pala Banakako Txapelketa
Bizkaia Frontoian jokatuko da osorik, urtarrilaren 30etik martxoaren 13ra, eta guztira 7 jardunaldi jokatuko dira. Saio bakoitzeko bi partida izango dira, 10 tantoko 5 jokotan onenak garaipena eskuratuko duelarik.
Innpala koadroko 9 pilotarik parte hartuko dute, 2020. urteko Txapelketa bereko sailkapena kontuan izanik: 1.Esteban Gaubeka, 2. Xabier Ibargaray, 3. Pablo Fusto, 4. Dan Necol, 5. Ibai Perez, 6. Iñaki Urrutia, 7. Iker Gordon, 8. Beñat Ibarguren eta 9. Asier Del Rio.
Lehendabiziko jardunaldiak sailkapena lortzeko lehiak izan dira eta ondorengo hiruretan finalerdietako ligaxka bat jokatu da, lehendabiziko bi sailkatuek finala jokatuko dutelarik, martxoaren 13an, larunbata, arratsaldeko 17:00etan.
Nafarroako Master CUP Txapelketako jardunaldia jokatu zen igandean
Uharte-Arakilen, Paleta Goma eta Pilota Goxuko lehen txapelak banatu ziren eta Pilota Mistoko finalistak erabaki ziren.
Plazaz Plazako jardunaldia jokatu zen larunbatean Ziekon
Emaitza: Eneritz Arrieta-Naroa Elizalde 10 Ainhoa Ruiz de Infante-Olatz Ruiz de Larramendi 22
Juanenea eta Barrenetxeak aurrea hartu dute San Fermin Torneoan
Irabazleek lau puntu pilatu dituzte, Ansa II.a eta Larrañagari 30-26 irabazi ondoren.