EUSKAL PILOTA
Gaubeka eta Gordon, Bizkaia Torneoaren txapeldunak
Argazkiak: Innpala
Esteban Gaubeka eta Iker Gordonek erakustaldia eman zuten Bizkaia Torneoko finalean, eta txapela jantzi zuten aurlariak 3-0 (10-8, 10-4 eta 10-8) mendean hartu ondoren.
Erabateko nagusitasuna erakutsi zuten kantxa gainean, defentsan gogor arituz eta aurrean tantoak amaitzen asmatuz, eta ondorioz Pablo Fusto eta Asier del Riok ez zuten aukerarik izan.
Atzelari sopeloztarra defentsan bikain aritu zen eta jokaldien nagusitasuna bereganatzen jakin izan zuen, hartara Bizkaia Torneoko pilotari onenaren saria jaso zuelarik. Armintzako oilarrak berriz, Gordonek sorturiko abaguneak probextu zituen eta bere erremate ederrekin tantoak irabazten asmatu zuen.
Soilik partidako aurreneko tantoetan egon zen oreka pixka bat, izan ere, hasieran Gordon eroso aritu zen piloteoan eta Gaubeka zein Gordonek hainbat hutsegite egin zituzten. Gauzak horrela, lehenengo partziala urdinen aldekoa izan zen baina handik aurrera Gordon atzean erabat nagusitu zen eta Del Riok ordea ez zuen bere egunik onena izan.
Bigarren jokoan maisuki aritu zen bikote gorria, Gaubekak egindako erremate sortari esker erraz nagusitu zelarik. Armintzarrak zabalean hutsunea aurkitu zuen eta bi paretekin sekulako mina egin zuen. Hirugarren jokoan berriz, urdinak suspertu egin ziren eta Fustoren gidaritzapean aurretik jarri ziren markagailuan. Argentinarrak ardura bere gain hartu zuen eta hil ala bizi jokatuta hasierako tantoetan ezustean harrapatu zituen aurkariak. Hala ere, Gaubeka eta Gordonek eusten jakin zuten eta jokoaren amaierara arte irabazteko aukera zabalik mantendu zuten, orduan urdinen hutsegiteak baliatuta markagailua irauli, jokoa irabazi eta partidua itxi zutelarik.
Finalaren datuak:
Iraupena: 45 minutu
Sakez tantoak: Gordonek 2
Sakez faltak: Del Riok 2
Pilotakadak: 371
Egindako tantoak: Gaubekak 8, Gordonek 2, Fustok 10 eta Del Riok 3
Hutsegiteak: Gaubekak 5, Gordonek 5, Fustok 6 eta Del Riok 7
Markagailua: 10-8, 10-4 eta 10-8
Finala jokatu aurretik, hirugarren eta laugarren postuak argitzeko norgehiagoka jokatu zen, non Roman Maldonado eta Ibai Perezek 3-0 (10-6, 10-9 eta 10-1) irabazi zieten Dan Necol eta Agustin Maldonadori.
Bereziartua eta Setien garaile Sagardoaren Txapelketako lehen jardunaldian
Emaitzak: Urriza-Zaldua 30 Etxarri-Barrenetxea 29 eta Ansa II-Labaka 30 Juanenea-Zubiri 26
Emakumezkoen pilotako lehen Nafarroako Foru Komunitatea txapelketa aurkeztu dute
Bikoteka jokatuko den txapelketa hau maiatza eta ekaina artean lehiatuko da, eskuz eta gomazko paletan
Hasi da Emakumezkoen larruzko paleta III. Bizkaia torneoa
Lehen jardunaldiko emaitzak: Martin-Etxaniz 2 Agirresarobe-Landajo 0 eta Galdos-Mendizabal 2 Iturbe-Zulaika 0