LASTERKETAK
Gasteizko Ironman proba atzeratu egin da
Uztailaren 12an Gasteizko Ironmaneko bigarren edizioa jokatu behar zen, baina koronabirusaren eragina dela eta data berria bilatzen ari dira antolatzaileak
Antolakuntzak ateratako oharrean dioenez, gure komunitatearen osasuna eta segurtasuna lehenetsiz, eta Espainiako Gobernuak Covid-19aren pandemiari buruz iragarritako jarraibideetan oinarrituta, ezin izango da Gasteizko Ironmana egin aldez aurretik ezarritako datan.
Oraindik ez dute balizko data berriaren inguruko xehetasunik eman, baina zehaztuta dagoenean parte hartzaile guztiei jakinaraziko dietela iragarri dute. Asmoa da urte honetan bertan lehiatzeko dataren bat topatzea eta bestela jada hurrengo urtean egitea, hori bai azken erabakia ekainaren 4a baino lehen emango dute jakitera.
Izena eman duten kirolari guztiei helarazten joango zaie unean-uneko informazioa eta dena den, norbaitek edozein zalantza edo iradokizun antolakuntzarekin partekatu nahi izanez gero vitoria@ironman.com posta elektronikoa baliatuta egin dezake.
Aurtengo ediziorako izen-emateak azaroa aldera agortu ziren jadanik, iazko marka (2100 kirolari) hobetuz, eta emakumeen parte hartzea biderkatuz.
2020koa Ironman frankiziaren izendapenarekin Gasteizen egiten zen bigarren ekimena izan behar zuen, nahiz eta aurretik triatloi probaren hamabi edizioa lehiatuak ziren.
Aurtengo probaren ezaugarriak honakoak ziren: igeriketa saioan 3,8 kilometro egin behar ziren, bizikletan 180km eta lasterketan 42,2 kilometro (hiri barruko zirkuitu bati lau itzuli emanda).
2019an, Ironman markapean Gasteizen lehiatzen zen lehenengo edizioan, gizonezkoetan Eneko Llanosek irabazi zuen eta emakumezkoetan Heather Jacksonek.
Eneko LLanosek zortzi ordu baino gutxiagoko denboran helmugaratu zen (7:55:16), atzetik Josh Amberger (8:06:55) bigarren eta Peru Alfaro (8:08:02) hirugarren izan zirelarik.
Emakumezkoen Ironman lehiaketan berriz, Heather Jacksonek (8:52:10) lortu zuen garaipena, nagusitasun haundia erakutsiz. Bigarrena Nina Derron iza zen, 9:05:33ko denbora eginda, eta hirugarren postuan Judith Corachán (9:13:37) helmugaratu zen.
Martin Fiz maratoia urriaren 31n jokatuko da
Maratoia bere modalitate guztietan itzuliko da: 42, 21 eta 10 kilometroko lasterketak egongo dira
Gasteizko Ironman-a irailera atzeratu dute
Ironmanak irailaren 5ean izango du bigarren edizioa Gasteizen, 2020ko atzerapenaren ostean
Oihana Kortazar eta Ibai Makazaga garaile Talai Mendi Trail lasterketan
Lasterketak 14 kilometro zituen eta guztira 228 korrikalarik parte hartu zuten