LASTERKETAK
Gasteiz Duatloia urriaren 10ean egingo da
Gasteiz Duatloiaren I. edizioa urriaren 10ean egingo dela jakinarazi dute berriki lasterketaren antolatzaileek. Probak ikusmina sortu du, izan ere 300 pertsonak baino gehiagok eman du izena (izena emateko epea urriaren 4an amaituko da), federatuen kategoriakoak eta kategoria herrikoikoak batuta).
Duatloi sprint distantziako Arabako txapelketa izango da eta ibilbidea Salburua auzoan zehar izango da. Guztira, bost kilometro lasterka, 20 kilometro bizikletan, eta 2,5 kilometro oinez egin beharko dituzte parte hartzaileek. Buesa Arenatik irten eta bi buelta eman beharko zaizkio korrika 2,5 kilometroko zirkuituari. Edonola ere, kontutan hartu behar da pandemiak baldintzatu egin duela lehen edizio honen zirkuitua, batez ere ibilbidea diseinatzeko eta prebentzio-neurriak hartzeko orduan.
Bizikleta gaineko proba sei kilometro baino zertxobait gehiagoko zirkuitu batean egingo da, eta 3 itzuli eman beharko zaizkio. Zurbanoko atearen ingurutik, Hezeguneen ibilbidetik eta Betoñuko industrialdetik igaroko da.
Kategoria herrikoiaren kasuan beste distantzia batzuk izango dira: 2,5 kilometro korrika (buelta bat zirkuituari), 13,4 kilometro bizikleta gainean (zirkuituari bi buelta) eta 2,5 kilometro korrika (zirkuituari buelta bat), hain zuzen ere.
Federatuen mailan 250 pertsona eta kategoria herrikoian 100 lagunek parte hartuko dutela aurreikusten da, Covid-19ari dagozkion segurtasun-neurri guztiak beteko dituen ekitaldi honetan.
Kategoria herrikoian 10:00etan abiatuko dira, eta federatuak bi ordu beranduago, hau da, 12:00etan. Boxen gunea Buesa Arenaren kupularen azpian egongo da, eta parte-hartzaileak eta akreditazioa dutenak bakarrik sartu ahalko dira bertara. Ekitaldia 14: 00etan amaitzea aurreikusten da.
Lasterketaren informazio guztia bildu dute probaren webgunean.
Enara Oronoz eta Urko Herran nagusi, Durangoko XIV. Duatloian
Gazteen proba, berriz, Urko Badiolak eta Nahia Arrasatek irabazi zuten
Oier Ariznabarreta eta Maite Maiora nagusitu dira Sara korrika trail lasterketan
Lasterketa ederra izan zen, eguraldi bikaina lagun, orotara 700 parte-hartzaile izan zirelarik
Kosta Trail mendi-lasterketa ekainaren 19an itzuliko da
21 kilometrotako mendi-maratoi erdia lasterketa nagusia izaten jarraitzen du, 20 eta 7km-ko martxak ere lehiatuko direlarik