EUSKAL PILOTA
Fusto eta Gaubeka, Pala Banakakoaren finalerdietara
Argazkiak: Innpala
2022ko Banakako Pala Txapelketa urtarrilaren 28an hasi zen eta martxoaren 19ra arte jokatuko da Bizkaia frontoian, bertan InnPala-ko hamar palistek hartuko dutelarik parte.
Aurreko edizioan kanporaketa zuzenen ordez finalerdietako ligaxka egitearen aldeko hautua egin zuten antolatzaileek, eta aurten formatu bera errepikatuko da. Beraz, euren artean lehiatuko dira finalerdietako ligaxkan, lehenengo jardunaldia sailkapenekoa izanik.
Txapelketari hasiera emateko beraz, pasa den ostiralean sailkapen jardunaldiko bi partida jokatu ziren, emaitzak honakoak izan zirelarik: Del Riok 3-0 irabazi zion Cambosi eta Maldonado 3-1 nagusitu zen Ibargurenen aurka.
Ostiral honetan berriz, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, finalaurdenetako aurreneko bi partidak jokatu dira, bertan Fusto Urrutiaren kontra eta Gaubeka Maldonadoren aurka lehiatu direlarik.
Azkenean, Pablo Fusto eta Esteban Gaubeka bide azkarretik sailkatu dira finalerdietako ligaxkarako, Iñaki Urrutia eta Roman Maldonado garaitu ostean.
Fustok Urrutiari irabazi zion hiru jokotan (10-5, 10-8 eta 10-2), baina argentinarrak errepertorio osoa erakutsi behar izan zuen, arnasa eman ezin diozun aurkaria garaitzeko. Partidu piloteatua izan zen, baina ia beti tantoa alde berera erortzen zen.
Gaubeka armintzarrak bestalde, Roman Maldonado garaitu zuen 10-5, 10-7 eta 10-5eko emaitzarekin. Bizkaitarra sendo eta defensa ona erakutsita aritu zen, sakea funtsezkoa izan zelarik Gaubekaren jokoa garatzeko. Belaunaldi ezberdinen arteko talka honetan, pilotari beteranoa erraz nagusitu zen beraz nahiz eta Maldonadok maila ona erakutsi zuen.
Gauzak horrela, otsailaren 18an hasiko den finalaurreko fasean, Esteban Gaubekak eta Pablo Fustok elkarren aurka jokatuko dute. Txapeldun beteranoak aurrez aurre izango dira maila altuko norgehiagokan.
Urriza-Aizpuru III.a eta Loitegi-Zubiri garaile
Urriza-Aizpuru III.ak Ansa II-Labakari 30-29 irabazi zieten San Fermin Torneoko A finalean eta Loitegi-Zubirik 30-21 Urrutia II-Martirenari B finalean
Plazandreak txapelketako ligaxkaren bigarren itzulia hasi da
Berriz ere buruz buruko partidei esker, lidergoa sendotu du Mikel Inuntziagaren taldeak
Plazaz Plazaren jardunaldi bikoitza jokatu zen asteburuan
Emaitzak: Salsamendi-Orbegozo 22 A.Aldai-Oses 13 eta R.Infante 22 O.Ruiz de Larramendi 17