FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Finaleko saridunak
Reala – Osasuna finaleko zozketako sarrera sarituak
Oharra, zozketaz
Sari hauen zozketa partidaren atsedenaldian egin eta zenbaki sarituak futbol zelaiko bozgorailuetatik zabaltzeko asmoa genuen, baina nahasketa larri baten ondorioz ezin izan genuen horrela egin ateratako zenbakiak ez zetozelako bat erositako sarrerekin.
Errua, errorea eta eragindako kaltearen erantzukizuna geurea izan da. Konponbide bat topatzen luzatu gara, eta ez dugu dena argitu arte bestelako azalpenak eman, aitxakien bila ibili nahi ez genuelako. Hartara, lehenengo eta behin, barkamenak eskatu beharrean gaude.
Aterabide modura erositako lokalidade zenbakiak erabiltzea izan da. Zozketa egin dugu eta leku horietako sarrerak erosi zutenei egokitu zaie saria.
Zozketarekin eskertu nahi izaten dugu nolabait partida ikustera joandakoak. Guztiak saritu ezinean saridunek modu sinbolikoan guztientzako eskerrak jasotzea egokitzen zaie. Beraz, espero dugu agertu, agertu egingo direla, modu horretan gure eskerrak bideratu ahal izateko.
Dena dela, eskerrik asko guztiei.
Euskal Herria Kirola
📢 Oraingoz, saridun bi agertu dira
👉 2. saria: Eider Garmendia
👉 3. saria: Beñar Erro Iriarte
▶️ EHKirolaren oharra
▶️ https://t.co/PLPvHRNhRh pic.twitter.com/gK2jvD5pa5— Euskal Herria Kirola (@ehkirola) July 30, 2023
2022/23
VII. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Sailkapena
Egutegia
Emaitzak
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG |
---|---|---|---|---|---|---|---|
REALA | 9 | 4 | 3 | 0 | 1 | 7 | 3 |
OSASUNA | 4 | 4 | 1 | 1 | 2 | 2 | 4 |
ATHLETIC | 4 | 4 | 1 | 1 | 2 | 3 | 5 |
NOIZ | TALDEA | TALDEA | |
---|---|---|---|
2022.12.31 | Reala | Osasuna | |
2023.01.09 | Athletic | Osasuna | |
2023.01.14 | Reala | Athletic | |
2023.04.16 | Ahletic | Reala | |
2023.04.30 | Osasuna | Reala | |
2023.05.25 | Osasuna | Athletic |
[BIDEOA] Reala 1 – 1 Eibar
Reala 1 – 1 Eibar
Partidaren laburpena
Reala 1 – 1 Eibar
Anoetako berdinketarekin, III. Euskal Herria Txapelaren finala jokatuko du Eibarrek lehenengo aldiz. Noren kontra jokatuko duen baina, Txapelaren azken bi partidetan erabakiko da.
Reala – Eibar, apirilaren 14an
III. Euskal Herria Txapelaren 2018/19 edizioaren 10. jardunaldia. Apirilaren 14an jokatuko da, igandean, 16:15etan
[BIDEOA] Alaves 1 – 1 Eibar
Alaves 1 – 1 Eibar
Laburpen bideoa
.
.
Alaves 1 – 1 Eibar
Berdinketak ez du ezer aldatu III. Euskal Herria Txapelaren sailkapenean: Eibarrek buruan jarraitzen du eta hiru partidaren faltan erabakitzeke dago Txapelaren finala
.
Alaves – Eibar, martxoaren 9an
III. Euskal Herria Txapelaren 2018/19 edizioaren 9. jardunaldia. Martxoaren 9an jokatuko da, larunbatean, 13:00etan.