EUSKAL PILOTA
Aurrera doa Emakume Master Cup Txapelketa
Berastegin jokatu ziren Binakako Emakume Master Cup txapelketaren final-zortzirenak asteburuan, pilota goxoarekin. Orain final laurdenen txanda da, pilota goxuan zein mistoan
Pasa den larunbatean pilota goxoko azken aurre-kanporaketak jokatu ziren Berastegiko pilotalekuan, arratsaldeko bostetatik aurrera. Norgehiagoka garrantzitsuak ziren, bertan banatu zirelako Getarian eta Pasaian jokatuko diren final laurdenetarako txartelak.
Esan bezala, Berastegin jokatu zen Emakume Master Cup txapelketaren bosgarren jardunaldia, pilota goxoko azken aurre-kanporaketak hain zuzen ere.
Lehenengo partida oso lehiatua izan zen eta Ane Arteaga (Lasarte) eta Maider Mendizabalek (Anoeta) kostata irabazi zioten Maite Tolosa amezketarra eta Eneritz Arrieta azkoitiarra osaturikoa bikoari (18-16).
Oso bestelakoa izan zen jaialdiko bigarrena non Latasako Andrea Aldaregia eta Berastegiko Ane Urkizuk hasiera-hasieratik hautsi zuten partida 11-0 eko partzial batekin, azkenik Aisha Etxeberria amezketarra eta Arantza Arratibel ataundarra argiki mendean hartu zituztelarik, 18-4ko markagailuarekin.
Jarraian, Berastegiko Uxue Larrea eta Lierni Gartziarenak ere aurrera egitea lortu zuten Galdakaoko Irati Ugalde eta Basauriko Izaskun Martini 18-13 irabazita.
Azkenik, Antzuolako Nagore eta Leire Galeanok Master Cup txapelketa honetan ematen ari diren erakustaldiak segida izan zuen jaialdiko laugarren partidan. Koadroan azpitik hasi ziren arren, kanporaketak gainditzen joan dira eta honakoan Oihana Unanue eta Nagore Aramendi azpeitiarren aurka 18-4 nagusitu ziren.
Eguna borobiltzeko, partida ezin orekatuagoa jokatu zuten Maddi Unanue azpeitiarrak, Nagore Agirre zestoarrak, Bergarako Maddi Berrokalek eta Oñatiko Uxue Osesek, azkenean Urola bailarakoek lortu zutelarik garaipena tanto bakar batez (18-17).
Irabazleek igande honetan final-laurdenak dituzte jokoan, Pasaian, 11:00etan hasita. Bestalde, pilota mistoarekin ere final-laurdenak jokatuko dituzte, Getarian, larunbatean, jaialdia 17:00etan hasiko delarik.
Berastegin jokatutako jardunaldiaren emaitzak:
Ane Arteaga (Lasarte)-Maider Mendizabal (Anoeta) 18
Maite Tolosa (Amezketa)-Eneritz Arrieta (Azkoitia) 16
Andrea Aldaregia (Latasa)-Ane Urkizu (Berastegi) 18
Arantxa Arratibel (Ataun)- Aisha Etxeberria (Amezketa) 4
Uxue Larrea (Ikastegieta)-Lierni Gartziarena (Berastegi) 18
Irati Ugalde (Galdakao)-Izaskun Martin (Basauri) 3
Oihana Unanue (Azpeitia)-Nagore Aramendi (Azpeitia) 4
Nagore Galeano (Antzuola)-Leire Galeano (Antzuola) 18
Aurtengo Txapelketa
Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketak indartsu jarraitzen du eta aurten ia ehun pilotarik, zehatz esanda 94k, –47 bikotek– hartuko dute parte Binakako txapelketan.
2020ko Binakakoa bi kategoriatan jokatuko da: ohiko pilota goxoakoak jarraitzen du jarraitzailerik gehien izaten, (35 bikote izango dira, 70 pilotari), eta geroz eta parte hartzaile gehiago erakartzen ari den pilota mistokoan 12 bikote arituko dira lehen ekitaldi honetan.
Txapelketa osoa Gipuzkoako pilotalekuetan jokatuko da. Ataun, Antzuola, Villabona, Deba eta Berastegik lehen aurrekanporaketak hartuko dituzte. Getarian eta Pasaian, final-laurdenetako jaialdiak izango dira, eta finalerdiak Beasainen, martxoaren 8an eta eta Elgoibarren, martxoaren 14an jokatuko dira. Bi mailetako finalak martxoaren 29an jokatuko dira Irunen.
Hurrengo partidak
Getarian, Otsailaren 29an, pilota mistoko final laurdenak:
Andrea Romero-Miriam Arrillaga
Gentzane Aldai-Olatz Arrizabalaga
Arrate Bergara-Amaia Aldai
Laia Salsamendi-Ane Mendiburu
Miren Larrarte-Olatz Ruiz de Larramendi
Maddi Unanue-Naroa Agirre
Leire Garai-Nora Mendizabal
Ibone Salinas-Andrea Capellan
Pasaian, Martxoaren 1ean, pilota goxuko final laurdenak:
Iera Agirre-iren Larrarte-Maite Ruiz de Larramendi
Ane Arteaga-Maider Mendizabal
Irantzu Etxebeste-Leire Etxaniz
Andrea Aldaregia-Ane Urkizu
Patri Espinar-Amaia Jaka
Uxue Larrea-Lierni Gartziarena
Ainhoa Ruiz de Infante-Oihana Orbegozo
nagore Galeano-Leire galeano
IX. Antton Pebet Oroimenezko txapelketaren finala igandean jokatuko da
Aurten, Murua-Aizpuru eta Igoa-Arbizu izango dira txapelak lortzeko lehian arituko diren bikoteak
Emakumezkoen larruzko paletako Bizkaia Txapelketa aurkeztu dute
Urtarrilaren 2tik 30era luzatuko den lehiaketan guztira lau bikotek hartuko dute parte
Ados elkartearen Eusko Label txapelketari hasiera eman diote Latasan
Emaitzak: Iturriaga-Egaña 22 – Etxeberria-Iraeta 7 eta Iantzi-Etxenike 22 – Kortazar-Ezeiza 16