OFIZIALTASUNA ORAIN
Euskal Selekzioen ofizialtasunari buruzko informazio-hitzaldia
Joan den asteartean, urtarrilak 21, Euskadiko Igeriketa Federazioak deituta, Bilboko Julian Gaiarre kalean duen egoitzan, Euskal Selekzioaren ofizialtasuna nazioartean eskatzeko bilera egin zuten
David Salinas Eusko Jaurlaritzako aholkulari juridikoak zuzenduta, bertaratutakoak Euskadiko Federazioak Nazioarteko Igeriketa Amateurraren Federazioan (FINA) sarrera eskatzeko aukeraz aritu ziren. Halaber, erabaki honek kirolariengan izan ditzakeen ondorio legalen inguruan aritu ziren solasean.
Eusko Jaurlaritzaren abokatu den David Salinas Armendariz eta Igeriketa Federazioaren presidentea, Javi Saez, izan ziren bata bestearen ondoan hitzaldia gidatzen.
Jorratu zituzten gai nagusienak honakoak izan ziren:
-EIF-FVNren Batzarrak FINAn integratzeko borondatea. Egungo egoera, marko legala eta beharrezkoak diren baldintzen azterketa.
-Beste kirol batzuekin aldaraketa eta beraien egoera.
-Gure kirolarien gain egon daitekeen oihartzuna.
-Halaber, hitzaldira gerturatu ziren pertsonek mahairatutako kezkeei erantzuna eman zitzaien.
Parte hartu zutenen arabera, giro onean gauzatu zen bilera eta Euskadiko Igeriketa Federazioko arduradunek, jasotako informazioa klub eta interesatu guztiekin partekatzeko asmoa duela azaldu zuten.Ondoren otsailean izango duten batzarrean aztertuko dute gaia, eta han ontzat emanez gero FINAn sarrera formalki eskatzeko konpromisoa hartuko dute.
Gogoratu behar da, nazioarteko federazioek ez dutela oztopo legalik Euskadiko federazioaren sarrera onartzeko eta igeriketaren kasuan gainera Nazioarteko Igeriketa Federazioak ez duela eskatzen ezinbestean Espainiakoaren oniritzia izatea.
Euskadiko Federazioak batzar batean gehiengoz onartzea, eskaera nazioartean egitea, eta han onartua izatea, ezinbesteko urratsak dira gure kirolariek nazioarteko lehiaketetan euskal selekzioaren izenean aritu al izateko.
Euskadiko Futbol Federazioak bere batzarrean aho batez onartu zuen arren eta oraindik gauzatu gabe badago ere, hainbat federaziok egina dute urrats hau. Hala nola, surf-ekoa, halterofiliakoa, ea.
Euskal Herria Kirolak Euskadiko kirol guztietako Federazioak animatu nahi ditu egitasmo honekin bat egitera, gure kirolariek euskal selekzio gisa aritzeko bidean ezinbesteko urratsa dela iritzita.
? Eusko Jaurlaritzaren abokatua den David Salinas Armendarizek hitzaldia eman zuen pasa den urtarrilaren 21ean, Euskal Selekzioen ofizialtasunari buruz.
Gehiago jakin nahi baduzu, web orrialdea ikusi ? https://t.co/PCFf25QOPT
— EIF-FVN (@eif_fvn) January 23, 2020
Ainara Uribarri eta Aitor Ajuria garaile Sorginen Lasterketan
Aurtengo ibilbidean aldaketak egon dira eta hemendik aurrera lasterketa osoa mendi bidetik egingo dute
Silvia Triguerosek irabazi du Tor des Geants lasterketa
Abadiñarra proba hiru aldiz irabaztea lortzen duen lehen emakumea bihurtu da
Iñaki Olanok eta Oihana Kortazarrek irabazi dute Axari Traila
Axari Trail Txikian Hassan Ait Chaou eta Irati Larrañaga nagusitu ziren