FUTBOLA/EUSKAL SELEKZIOA
Euskal Selekzioaren deialdia Panamaren aurkako partidarako
Euskal Selekzioaren deialdia Panamaren aurka aritzeko
Javier Clemente hautatzaileak 17 jokalari deitu ditu, horietako bost Bilbao Athleticekoak.
Javier Clemente Euskal Selekzioko hautatzaileak 17 jokalariko deialdia plazaratu du Panamaren aurka maiatzaren 29an jokatu beharreko neurketarako.
Norgehiagoka herrialde amerikarrean jokatuko da, Panama Hiriko Rommel Fernandez futbol-zelaian, hain zuzen ere. Partida 20:00etan hasiko da, hots, maiatzaren 30eko goizaldeko 03:00etan Euskal Herrian.
Dely Valdesek entrenatzen duen taldeak ekainaren 15etik uztailaren 7ra bitartean jokatuko den Urrezko Kopa prestatzeko erabiliko du.
Clementeren zerrenda honako jokalari hauek osatzen dute:
Athletic:
Aritz Aduriz, Jesus Areso (Bilbao Athletic), Mikel Balenziaga, Iago Herrerin, Gaizka Larrazabal (Bilbao Athletic), Iñigo Martinez, Mikel San Jose, Iñigo Vicente (Bilbao Athletic), Asier Villalibre (Bilbao Athletic) eta Daniel Vivian (Bilbao Athletic).
Reala:
Aritz Elustondo, Asier Illarramendi eta Aihen Muñoz.
Alaves:
Manu Garcia.
Leganes:
Unai Bustinza eta Javi Eraso.
Levante:
Aitor Fernandez.
Euskal Selekzioak denboraldi honetan bertan jokatu du bere azken nazioarteko partida. Joan zen urteko urriaren 12an izan zen aipatu norgehiagoka, Mendizorrotzan, eta 4-2 irabazi zion Venezuelari.
Euskal Futbol Selekzioaren aldeko eskaria aztertu dute Stratfor geopolitika plataforman
Euskadiko Futbol Federazioak UEFAko eta FIFAko kide izateko egin duen eskariak izan dezakeen eragin politikoari buruz hausnartu du Stratforrek bere agerkari digitalean
Beñat Zarrabeitia: “Un partido que se juega en las canchas y se gana con diplomacia”
Euskal Selekzioen ofizialtasunaz, 2018. urtearen amaierako balantzea
Juanjo Alvarez “Hacia la oficialidad internacional de las selecciones vascas”
Ni la legislación española, ni la europea ni la internacional prohíben la oficialidad internacional de las selecciones deportivas vascas.