«Euskal Selekzioaren ofizialtasuna eta nazioartekotasuna lortzeko urrats praktiko eta eraginkorrak ematearen aldekoa gara»

EUSKAL HERRIA KIROLA
ELKARTEA
ehkirola.eus


Urteak dira dagoeneko, Euskal Kirolariak bultzatuta, Euskal Selekzioaren ofizialtasuna eta nazioartekotasuna lortze aldera indar egiteko sortu zela gure elkartea, Euskal Herria Kirola.

Ordutik hona urrats praktikoak eman dira kirol batzuetan, esaterako, sokatiran. Baina kirol modalitate gehienetan ezer gutxi aurreratu da, atzera-pausuak ere eman dira, eta esanguratsua da eragin sozial eta mediatiko itzela duen futbolaren kasuan Gabonetako partidaren porrotarekin gertatutakoa.

Euskal Herria Kirola elkartea Euskal Selekzioaren ofizialtasuna eta nazioartekotasuna lortzeko urrats praktiko eta eraginkorrak ematearen aldekoa da, eta beraz, bide guzti guztiak jorratzearen aldekoa.

Ildo horretan, berandu iritzita ere, begi onez ikusten dugu abian jartzea, Euskadiko Futbol Federazioak irailaren 20an Donostian, 26an Bilbon eta 27an Gasteizen [Federazioak jarritako bilera data berriak: Gasteizen, urriaren 4an, osteguna, Mendizorrotzan; Donostian, 8an, astelehena, Koldo Mitxelena Kulturgunean; eta Bilbon, 9an, asteartea, Artxibo Historikoan. Denak arratsaldeko 19:00etan]Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoen txostenean oinarrituta, Euskal Selekzioaren nazioarteko ofizialtasuna Espainiako Federazioari eskatzeko eztabaida.

Izan ere, oinarrizko txosten juridiko horrek argi eta garbi dio Euskal Selekzioak nazioartean ofizialtasunez aritu ahal izateko, ezinbestean, lehen urratsa dela Euskadiko Federazioak eskaera hori batzar batean onartu eta ondoren Espainiako Federazioari eskaera egitea.

Gure elkartearen helburuei jarraiki, aspaldi emana behar zuen urrats hau luzapenik gabe eman dadin, ZERA DIOGU:

1.- Futbol klub guztiak animatzen ditugu eztabaida horretan parte hartzera, izan daitezkeen zalantza guztiak argitzeko.

2.- Euskadiko Federazioak ez-ohiko batzar batean eta denbora luzatu gabe, kluben eta futboleko beste estamentuen iritzia jaso eta bere egin dezala Euskal Selekzioak nazioartean ofizialki aritzeko nahia.

3.- Erabaki hori Espainiako Federaziori helaraztea eta bere onespena eskatzea.

4.- Espaniako Federazioaren baimenarekin edo haren isiltasun administratiboaren ondoren FIFAri Euskal Selekzioa onar dezala eskatzea.

Txosten juridikoak

Twitter

<a class="twitter-timeline" data-height="400" data-theme="light" data-link-color="#981CEB" href="https://twitter.com/ehkirola?ref_src=twsrc%5Etfw">Tweets by ehkirola</a> <script async src="https://platform.twitter.com/widgets.js" charset="utf-8"></script>
Gasteizko Aurrerak erraz gailendu du Angeluko Genets.

Gasteizko Aurrerak erraz gailendu du Angeluko Genets.

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Apirilaren 9an, jokatu zen Gasteizko Aurrera- Genets partida Agurainen. 3-0 irabazi zuten arabarrak, partida osoan indartsuago ageriz. Aipatzeko ipaldekoen mailaren gorakada eta txapelketa honetan jokatzeko gogoa. Iñaki Beraza alkatea...

Oiartzun garaile Mulierren aurka penaltika

Oiartzun garaile Mulierren aurka penaltika

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Partida bikaina jokatu da Mutiloan ( Nafarroan),apirilaren 8an bertako Mulier taldea eta Oiartzunen artean, binakako berdinketa eman da eta 8 penalti behar izan dira garailea erabakitzeko.Aurretik joan Oiartzun partidan zehar baina...

VII. Futbol Kopa abuztuaren 27an Elgoibarren

VII. Futbol Kopa abuztuaren 27an Elgoibarren

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Emakumezkoen Euskal Herriko Kopa indarberrituta dator aurten. Lehiaketak bere zazpigarren ekitaldia beteko du, eta parte hartzaile kopurua igo egingo da, sei talderi kabida emanez. Gainera, Ipar Euskal Herriko ordezkari bat egoteak...