«Euskal Selekzioaren ofizialtasuna eta nazioartekotasuna lortzeko urrats praktiko eta eraginkorrak ematearen aldekoa gara»
EUSKAL HERRIA KIROLA
ELKARTEA
ehkirola.eus
Urteak dira dagoeneko, Euskal Kirolariak bultzatuta, Euskal Selekzioaren ofizialtasuna eta nazioartekotasuna lortze aldera indar egiteko sortu zela gure elkartea, Euskal Herria Kirola.
Ordutik hona urrats praktikoak eman dira kirol batzuetan, esaterako, sokatiran. Baina kirol modalitate gehienetan ezer gutxi aurreratu da, atzera-pausuak ere eman dira, eta esanguratsua da eragin sozial eta mediatiko itzela duen futbolaren kasuan Gabonetako partidaren porrotarekin gertatutakoa.
Euskal Herria Kirola elkartea Euskal Selekzioaren ofizialtasuna eta nazioartekotasuna lortzeko urrats praktiko eta eraginkorrak ematearen aldekoa da, eta beraz, bide guzti guztiak jorratzearen aldekoa.
Ildo horretan, berandu iritzita ere, begi onez ikusten dugu abian jartzea, Euskadiko Futbol Federazioak irailaren 20an Donostian, 26an Bilbon eta 27an Gasteizen [Federazioak jarritako bilera data berriak: Gasteizen, urriaren 4an, osteguna, Mendizorrotzan; Donostian, 8an, astelehena, Koldo Mitxelena Kulturgunean; eta Bilbon, 9an, asteartea, Artxibo Historikoan. Denak arratsaldeko 19:00etan], Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoen txostenean oinarrituta, Euskal Selekzioaren nazioarteko ofizialtasuna Espainiako Federazioari eskatzeko eztabaida.
Izan ere, oinarrizko txosten juridiko horrek argi eta garbi dio Euskal Selekzioak nazioartean ofizialtasunez aritu ahal izateko, ezinbestean, lehen urratsa dela Euskadiko Federazioak eskaera hori batzar batean onartu eta ondoren Espainiako Federazioari eskaera egitea.
Gure elkartearen helburuei jarraiki, aspaldi emana behar zuen urrats hau luzapenik gabe eman dadin, ZERA DIOGU:
1.- Futbol klub guztiak animatzen ditugu eztabaida horretan parte hartzera, izan daitezkeen zalantza guztiak argitzeko.
2.- Euskadiko Federazioak ez-ohiko batzar batean eta denbora luzatu gabe, kluben eta futboleko beste estamentuen iritzia jaso eta bere egin dezala Euskal Selekzioak nazioartean ofizialki aritzeko nahia.
3.- Erabaki hori Espainiako Federaziori helaraztea eta bere onespena eskatzea.
4.- Espaniako Federazioaren baimenarekin edo haren isiltasun administratiboaren ondoren FIFAri Euskal Selekzioa onar dezala eskatzea.
Txosten juridikoak
Binakako harrijasotze txapelketako bigarren jardunaldia jokatu da
Saio honetan, Gorka Etxeberria eta Jokin Eizmendi aritu ziren eta guztira 60 jasoaldi egin zituzten bien artean (7.169 kilo)
Martin Diez eta Onditz Iturbe nagusi Ordiziako III. mendi maratoi erdian
Martin Diez segurarrak 01:41:12ko denbora egin zuen eta Onditz Iturbe igorretarrak 01:57:49ko denboran osatu zuen ibilbidea
Bizkaia 2 taldeak irabazi du Euskal Herriko Bote Luzeko txapelketa
Bosgarren edizio honetako finalean, Bizkaia 1 taldeari erraz nagusituta (12-2)