ESKUBALOIA/EUSKAL SELEKZIOA
Euskal Selekzioak ezin izan du Argentinarekin
Argazkiak: Euskal Eskubaloi Federazioa
Euskal Selekzioak Leioan jokatu zuen ostegunean Finlandiaren aurka Basque Country International Women’s Cup txapelketako lehen jardunaldia, azkenean gol bateko aldearekin galdu zuelarik (27-26). Dena den euskal jokalariek partida bikaina jokatu zuten Sakonetan eta garaipenetik gertu ere egon ziren, hamar minuturen faltan bi goleko errenta izan baitzuten.
Ostiral honetan berriz, jokatu da txapelketako bigarren jardunaldia Berangon, non Euskal Herria Argentinaren aurka aritu den, arratsaldeko 20:00etan hasita. Aurretik, Luxenburgo eta Finlandiaren arteko lehia egon da (17.45).
Eta honakoan ere, Euskal Selekzioak Hegoamerikako bigarren talderik indartsuenaren aurka galdu egin du norgehiagoka, nahiz eta itxura duina eman. Argentinak maila handiagoa duela erakutsi zuen eta 21-35 eroso nagusitu zen.
Euskal jokalariek baloi gehiegi galdu dituzte eta haien arteko koordinazio falta ere pairatu zuten jokaldi askotan, elkarrekin behar beste entrenatu ez izanaren islada argia. Hasi orduko, 2-5 aurreratu ziren argentinarrak, azkenean lehenengo laurdena 6-9 amaitu zelarik.
Baina bigarren laurdenean Argentinak nagusitasun haundiagoa erakutsi zuen eta defentsan ondo aritu ziren, hamar minuturen ostean euskal jokalariek bi gol soilik sartzeko aukera izan zutelarik (8-16). Laurdenaren azken txanpan gauzak pixkat hobetu ziren baina hala ere argentinarrak alde nabarmenarekin joan ziren atsedenaldira (9-18).
Bigarren zatian, erritmoa asko moteldu zen, izan ere, norgehiagoka dagoeneko erabakita zegoen eta Argentinako hautatzaileak minutuak jokalari guztiei eman zizkien. Gauzak horrela, neurketa parekatuagoa joan zen eta Euskal Selekzioak uneren batean goletaraino murriztu zuen argentinarren abantaila, baina berehala ireki zen berriro zuloa markagailuan, azkenean 21-35 nagusitu zelarik Argentinako Selekzioa.
Euskal Selekzioak eta Argentinak jokatu aurretik Finlandiak eta Luxenburgok jokatu zuten elkarren aurka, Finlandia erabat nagusitu zelarik jardunaldiko aurreneko neurketa honetan (18-30). Luxenburgok oso astiro jokatu zuen neurketa guztian eta atsedenaldirako jadanik erabakita zegoen lehia (5-18), handik aurrera ere abantaila ederki kudeatu zutelarik finlandiarrek.
Txapelketaren egutegia
Leioa – Sakoneta Kiroldegia Azaroak 25 Osteguna
17.45 Luxemburgo – Brasil
20.00 Finlandia – Euskal Herria
Berango – Berangoko Kiroldegia Azaroak 26 Ostirala
17.45 Luxemburgo – Finlandia
20.00 Euskal Herria – Argentina
Eibar – Azaroak 27 Larunbata
15.30 Euskal Herria – Brasil
17.30 Argentina – Finlandia
SARRERAK lortzeko:
Leioa: https://vivetix.com/entradas-basque-country-international-womens-cup?s=link#/
Berango: Gonbidapenak
Eibar: http://www.eibareskubaloia.eus/tienda/
STREAMING bidez ikusi ahalko dira hainbat partida:
Finlandia vs Euskal Herria: https://youtu.be/n-CfZq-isKI
Luxemburgo vs Brasil: https://youtu.be/nUauTY7xB0g
Berangoko Partiduak: https://youtu.be/2e79liFuBIo
Euskal Herria – Brasil (Eibar): ETB1
ESKUBALOIA/EUSKAL SELEKZIOA
Ofizialtasunaren aldeko eguna, ekainaren 26an, Bilbon
Euskal Selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko eguna antolatu du ‘Gu ere bai!’ kirol ekimenak ekainaren 26an Bilbon, ‘Euskal Herritik mundura!’ lemapean.
Euskal Selekzioaren ofizialtasuna nahi dugu!
‘Naziometroak’ argi utzi du: Euskal Selekzioa nazioartean lehiatzeko eskubidearen alde agertzen dira euskal herritarrak
Patxi Gaztelumendi: «Kirola eta naziogintza, Euskal Herritik mundura»
«Hori eskatzen dugu: parte hartu ahal izatea, munduaren parte izatea gu ere bai.»