WATERPOLO
Euskal Selekzioak brontzea lortu du EU NATIONS 2022 txapelketan
Euskal Selekzioak brontzezko domina lortu du EU NATIONS 2022 txapelketan
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak brontzea eskuratu du Brnon-en (Txekiar Errepublika) jokatutako EU Nations 2022 nazioarteko txapelketan.
Neskek bi garaipen lortu zituzten B multzoaren fasean, Gales eta etxeko selekzioaren aurka, eta galdu egin zuten Ingalaterra Red taldearen aurka. Larunbatean jokatutako finalaurrekoan, Euskal Selekzioak Hungariaren aurka galdu zuen, selekzio irabazlea. Azkenik, gure neskek 11-10eko emaitzarekin irabazi zioten Ingalaterra White taldeari, eta hirugarren postura lortu zuten.
Emakumezkoen EU Nations 2022 txapelketak kontinente osoko 8 selekzio bildu ditu 3 egunez Za Lužánkami igerilekuan: Gales, Austria, Ingalaterra Red, Hungaria, Txekiar Errepublika, Ingalaterra White, Irlanda eta Euskal Selekzioa bera.
Imanol Maiza eta Gorka Sánchez hautatzaileek, txapelketaren amaieran, oso positiboki baloratzen zuten neskek egindako lana, partida guztietan borrokatu baitute eta jarrera bikaina izan baitute.
Gizonezkoen Euskal Selekzioak bi aste barru hartuko du parte txapelketa honetan.
Igeriketa
Euskal Selekzioa Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketan
Mundu mailako puntako igerilariak bilduko dira Ordizian, Euskal Herriko selekzioa barne
Euskal Herriko selekzioa Gabonetako nazioarteko igeriketa txapelketan
Abenduaren 29an Euskal Herriko selekzioa lehian nazioarteko igeriketa txapelketan
Euskal Herriko Igeriketa Kluben Kopa, Tolosan
Bidasoa Igeriketa Klubak bere nagusitasuna erakutsi du Euskal Herriko Txapelketan