“Euskal Selekzioa: Erronka estrategikoak eta ezinbestekoak diren bitarteko urratsak”

“Iragan den ostiralean, gizonezkoen futbol selekzioak garaipena lortu zuen Venezuelaren aurka kasik bi urtetako etenaldiaren ondoren. Mendizorrotzan bizitako giroak, neurketa FIFA datetan jokatu izana eta jokalarien mailak itxaropenerako motiboak eragiten ditu. Baina, ofizialtasunaren bideak beste elementu batzuk beharko ditu baita: Diplomazia, lan juridikoa eta instituzio eta eragile guztien amankomuneko lana. Futbolean eta bestelako kiroletan. Horren inguruan aritu gara, Beñat Zarrabeitiaren eskutik, Koikili Lertxundi, Kike Zurutuza eta David Salinas-Armendarizekin.”
Twitter
Angeluko Genêts 0-Eibar 5
Gaurko neurketan Eibar nagusi izan da Angeluko Genêts zelaian 2. multzoko 2. kanporaketan, eta Euskal Herria Kopako 2. fasera pasako da, dagoeneko sailkatuta dauden Mulier eta Añorgarekin batera. Ostiralean erabakiko da laugarren sailkatua, Pauldarrak eta San Ignacio artean jokatuko duten partidan.
Alaves 3-Athletic 1
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA FITXA TEKNIKOA: ALAVES: Pacheco; Agirregabiria, Laguardia, Maripan, Alexis (Wakaso, 53′); Pina, Manu Garcia, Pedraza, Ibai Gomez; Munir (Ely, 85′) eta Guidetti (Sobrino, 77′). ATHLETIC CLUB: IKepa; Unai Núnez, Yeray, Íñigo...
Oiartzun 1-Añorga 2
Gaur arratsaldean Oiartzungo Karla Lekuonan Añorgak 2 eta 1 irabazi dio Oiartzun taldeari. Hartara, 2018ko Euskal Herriko Kopako 1. Multzotik Añorga pasatu da 2. fasera, pronostikoen arabera faboritoa Oiartzun zela pentsatzea bazegoen ere.