EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA/LLARGUES
Euskal Pilota Selekzioak parte hartuko du Europako “llargues” txapelketan
ASTEBURU HONETAN EUSKAL PILOTA SELEKZIOAK EUROPAKO KLUBEN ARTEKO CHAMPIONS DE LLARGUES TXAPELKETAN PARTE HARTUKO DU ITALIAKO TOSCANA ESKUALDEAN
Urriaren 12 eta 13an Italiako Monticiano, Ciciano eta Torniella hirietan Europako bederatzigarren Llargues txapelketa jokatuko du Euskal Pilota Selekzioak.
Guztira 9 talde arituko dira: Balentziako Benidorm, Parcent eta Relleu, Belgikako Kerksken eta Thielelain, Frantziako Maubeuge, Italiako Torniella eta Scalvaia eta Euskal Pilota Selekzioa. Modalitate honetan jokatzen duen klubik ez dagoenez Euskal Herrian antolakuntzak Euskal Pilota Selekzioak txapelketa jokatzea baimendu du.
Larunbatean liga fasea jokatuko da 3 taldeko 3 multzotan banatuta hurrengo egoiztetan:
MONTICIANO: PARCENT, MAUBEUGE ETA SCALVAIA.
TORNIELLA: THIELAIN, RELLEU ETA TORNIELLA.
CICIANO: KERKSKEN, BENIDORM ETA EUSKAL SELEKZIOA.
Talde bakoitzeko lehen sailkatuak eta bigarren sailkatu onenak igande goizean finalerdiak jokatuko dituzte eta arratsaldean finala jokatuko da.
Euskal Pilota Selekzioa ordezkatuz ondorengo pilotari hauek bidaiatuko dute: EGOITZ AMANTEGI (ABADIÑO), INHAR UGARTE (GETXO), PANTXOA VALENCIA (SENPERE), IBAN JAUREGI (ZARAUTZ) ETA IÑAKI ESNAL (LARRAUL). Taldeko buru, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako joko zuzenetako hautatzailea den Jose Mari Mitxelena joango da.
Euskal Pilota Selekzioak argi utzi zuen 2018ko udan Franeker (Holanda) hirian jokatu zen Europako nazioen arteko txapelketan maila handia eman dezakeela modalitate honetan, Europako txapeldun bilakatu zen Belgikako taldearen aurka 6-5 galdu zuen adibidez. Kluben arteko txapelketa honetan lehiakorrak izatea da helburua, nahiz eta jakin, aurkariak modalitate horretara aritzen direla urte guztian zehar eta oso zaila izango dela finalerdietara sailkatzea.
Astebur honetan Euskal Pilota Selekzioak Italiako Toscana eskualdean Europako Kluben arteko Champions de Llargues txapelketa 2019 jokatuko du. pic.twitter.com/PscaDP4Ziw
— EEPF (@EPfederakuntza) October 10, 2019
Iparraldeko Xareko Ligako finalerdiak, larunbatean Iruran
Munduko jokaliririk onenak arituko dira Iruran xarearen eta herriaren arteko harremanaren urteurrena betetzen delarik
Dena prest dago Lau eta Erdiko Emakumeen aurtengo txapelketaren finaletarako
Pilota goxoarekin Patri Espinar eta Leire Etxaniz neurtuko dira, eta pilota mistoarekin Miren Larrarte eta Miriam Arrillaga
Lau eta erdiko Emakume Master Cup txapelketako finalistak
Abenduaren 15ean jokatuko dituzte finalak, Barakaldoko pilotalekuan.