EUSKAL PILOTA
EUSKAL PILOTA METHOD & TECH proiektu metodologikoa aurkeztu dute
Argazkiak: Euskal Pilota Federazioa
Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskadi, Nafarroa eta Iparraldeko Pilota Federazioek eta Munduko Pilota Batzarra eta elkartuak erakundeak “Euskal Pilota Method & Tech” proiektua aurkeztu berri dute Iruñean, Navarra Arenan egindako ekitaldian.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Kontseilari Rebeca Esnaolak, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako presidente Gotzon Embilek, Nafarroako Euskal Pilota Federakuntzako presidente Javier Condek, Iparraldeko Euskal Herriko Pilota Batzarreko presidente Jean-Michel Garayar-ek eta Munduko Pilota Batzarreko presidente Fernando Azkaratek parte hartu dute aurkezpenean Kimet Sport kirol aholkularitza erakundeko Gari Fullaondorekin batera. Proiektuak Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen dirulaguntza ere badu.
“Euskal Pilota Method & Tech” Euskal Pilota garatzeko metodologia berri bat da, alor kondizionala, teknikoa eta taktikoa adin, maila eta genero guztietara egokitua eta euskal pilotan aritzen diren kirolari, teknikari eta gestoreei zuzenduta dago. Metodologiak 3 aplikazio informatiko ditu eta inteligentzia artifiziala erabiliz egiten ditu planifikazioak. Honako hauek dira hiru aplikazioak:
-Euskal Pilota Planning-ek entrenamendu programak eta formakuntza eta errendimenduarekin lotuta dagoen datu guztien gestioa bermatzen du.
-Euskal Pilota T-Managerrek, metodologiako ariketa guztiak 3D-ko animazioen bitartez helarazten ditu, hauen bitartez saioak garatu eta norbere ariketa eta saioak garatzeko aukera eskainiz.
-Euskal Pilota Teacher-ek, metodologia guztia bideoen bitartez nola irakatsi behar diren erakusten du.
Honekin batera Learning plataforma bat garatu da guzti hau behar bezala ezartzeko formakuntza eta prestakuntza bermatzen duena.
Prentsaurrekoan parte hartu duten ordezkariek azpimarratu dutenez, elkarlanetik, elkarrekin, sortutako proiektua da “Euskal Pilota Method & Tech” eta bere helburu nagusia euskal pilota Euskal Herrian eta mundu osoan garatu eta sendotzea da.
Gotzon Embil Euskadiko Euskal Pilota Federazioko presidenteak gaineratu duenez, “proiektu hau 2019an hasi zen abian, Euskal Pilota irakasteko metodologia bat eskaintzeko helburuarekin, helburu horrekin Euskadiko, Nafarroako eta Iparraldeko federazioak eta Munduko Euskal Pilota eta Elkartuen Kontseilua elkartuz. Datozen hilabeteetan, garapen metodologiko-teknologiko berri hori pilota-eskola guztietan eta hezkuntza-sisteman ezartzea eta Euskal Pilotaren beste espezialitate batzuetan irakaskuntza-metodologia berriak garatzen jarraitzea izango da helburua.
Metodologia guztia euskaraz garatu da, baina gaztelaniaz eta frantsesez erabiltzeko aukera ere izango dute teknikari guztiek. Datozen asteetan proiektuaren lehen ezarpen orokorra garatuko da herrialde guztietan, eta ondoren, proiektuaren ezarpen sakonago bat lortzeko oinarriak zehaztuko dira, eskualde hauetan eta munduan barrena, eragin osatua izango duen proiektua bideratzeko.
Infantil nesken mailako historiako lehen txapelak lortu dituzte Isasa eta Mendizabalek
Historian lehen aldiz jokatu dute Infantil mailako neskek xareko lehiaketa ofizial batean, 2020ko Gipuzkoako Txapelketan
Erremontearen Eguna ospatu da Galarretan
Endika Barrenetxeak lortu zuen Urrezko Erremontea Saria aurrenekoz eta Estelarrean Juanenea-Ezkurra-Ion hirukoteak 40-35 irabazi zion Urriza eta Barrenetxeak osaturiko bikoari
Aurrera doa Emakume Master Cup Txapelketa
Astebukaeran, Getarian eta Pasaian jokatuko dira final-laurdenak, pilota goxuan zein mistoan