MENDIA/EUSKAL SELEKZIOA

Euskal mendi selekzioen jaia

by | 2019/11/28

Euskal mendi selekzioen jaia

Euskal Mendizale Federazioak heldu den larunbatan, Azaroak 30, Gasteizko Jardin de Falerina tabernan Euskal Mendi Selekzioen jaia antolatu du.

Mendiko eski selekzioak bere denboraldia hasten duen garaian mendi lasterketa eta kirol eskalada selekzioen denboraldia bere amaierara heltzen da eta guzti honen karira EMFk kirolariak omentzeko jaialdia antolatua dauka Gasteizen. Aldi berean eta Mendi Lasterketa Rankinga amaitu berritan irabazleei sariak banatuko zaizkie jaiaren egunean bertan. 

Jaialdia Federazioko lehia kirol modalitate nagusiak ezagutu nahi dituen ororentzat zabalik egongo da. Esate baterako, orientazio kiroleko lagunek jolasak antolatuko dituzte Etxauri plazan kirol honetara hurbildu asmoz. Argazki erakusketa eta bideo emanaldietan urtean zehar egindako jarduerak izango dira ikusgai arratsalde osoan zehar eta selekzio ezberdinetako zenbait kirolarik haien modalitateen inguruko gorabeherak kontatuko dizkigute Koikili Lertxundi eta Unai Ugartemendia moderatzaileen eskutik.  

Jon Martinezen “Montaña en Femenino” argazki kolekzioko erakusketa ikusteko aukera ere egongo da karpa handian, Mendi Lasterketen EMF Rankingaren sari banaketaren ondoren hasiko den bertso saioarekin batera. 

Honakoa ez da Euskal Mendizale Federazioak datozen egunetarako antolatuta duen ekimen bakarra, izan ere hurrengo igande zein asteartean bestelako jarduerak topatu ahalko ditugu:

Orientazio martxa

Igandean, abenduak 1, EMFk antolaturiko urteroko Orientazio Martxa ospatuko da Sudupen. COBi-ren babesarekin (Bidea Orientazio kluba) Enkarterrietako mendi ezezagunenetako batzuk ezagutzeko parada izango da igande goizean. Bi ibilbide izango dira, 14 kilometroko luzerakoa bata (3-4 ordu ingurukoa, 300+ 650- desnibela) eta 7 kilometrotakoa bestea, ordu terdi-bi orduen bueltan egin daitekeena (desnibela 125+ 225-). Izaera lehiakorrik gabeko martxa izanda ez da sailkapenik egongo eta martxaren amaieran partehartzaileek dutxa hartzeko eta bazkaltzeko aukera edukiko dute.

Mendiko segurtasuna eta prebentzioa

Bestalde, abenduaren 3an, EMF eta Arrasateko Udalaren eskutik, Kulturateko areto nagusian Mendiko segurtasunean eta prebentzioan informazioa eman eta prestatzeko formakuntza saioa antolatuta dago, arratsaldeko seiretan hasita. Jarduera doakoa izango da eta ordu bi iraungo du. Bertan mendiko arriskuen aurrean segurtasunari eta prebentzioari buruzko formazioa emango zaie bertan bildutakoei, batez ere arriskuak zelan kudeatu, larrialdi egoeretan zelan jokatu eta mendian seguru zelan ibili erakutsiko delarik. Gai horietan adituak diren profesionalek emango dituzte saioak, osasun profesionalek zein teknikoek.

Eurokopa 2020aren aurrean

Eurokopa 2020aren aurrean

San Mamesen jokatuko den Eurokopa 2020ren aurrean, non Espainiako eta, agian, Frantziako selekzioek parte hartuko duten

Eurokopa 2020, San Mamesen?

Eurokopa 2020, San Mamesen?

Indar Gorrik eta Herri Norte Taldeak elkarretaratzea egin dute 2020ko Eurokoparen aurka “Eurocopa honi ez, ez gure harmailetan” lelopean