HERRI KIROLAK/SEGA
Euskal Herriko XIII. Bakarkako Sega Liga abiatu da
Larunbat honetan, maiatzak 14, eman zitzaion hasiera Euskal Herriko XIII. Bakarkako Sega Ligari Udaben (Basaburuan), arratsaldeko 18:00etan aurrera.
Almitza Sega Elkarteak antolatzen du Euskal Herriko XIII. Bakarkako Sega Liga, eta bertan guztira hamar emakumezko eta 11 gizonezko helduetan, eta hamasei gaztetxok parte hartuko dute. Hiru saio egingo dira guztira: lehenengoa pasa den larunbatean egindakoa Udaben, bigarren saioa Altzon egingo da, ekainaren 4an, eta hirugarrena Oiartzunen, ekainaren 11n.
Esan bezala, iragan larunbatean lehiatu zen txapelketako lehenengo saioa, non emakumeetan, Alaitz Imaz izan zen irabazlea, Malou Henriksen eta Ainara Otamendiren aurretik. Gizonezkoetan aldiz, Jon Otegi nagusitu zen, Mikel Lizartza izan zen bigarren eta Miel Mari Jauregi Altzo hirugarren.
Emakumezkoen lehian, 35 metro karratuko eremua ebaki behar zuten eta gizonezkoetan berriz, ehun metro karratuko eremua. Gaztetxoen mailetan, moztu beharreko sailak adinaren arabera tamainaz aldatzen dira.
SAILKAPENAK
Emakumezkoak
1 Alaitz Imaz Tolosa, 01:29:00, 60 puntu
2 Malou Henriksen Lacey, 01:29:57, 59 puntu
3 Ainara Otamendi Elizalde, 01:34:25, 58 puntu
4 Luixa Uzkudun Etxenagusia, 01:48:56, 57 puntu
5 Maide Garmendia Jauregi, 01:51:55, 56 puntu
6 Susana Lopez Bigas, 02:11:00, 55 puntu
7 Sheila Sarasola Mugertza, 02:17:17, 54 puntu
8 Jugatx Agirre Zubizarreta, 03:32:40, 53 puntu
Gizonezkoak
1 Jon Otegi Odriozola, 02:46:91, 60 puntu
2 Mikel Lizartza Colomo, 02:59:00, 59 puntu
3 Miel Mari “ALtzo” Jauregi Beloki, 03:01:54, 58 puntu
4 Julen Gabirondo Izeta, 03:02:73, 57 puntu
5 Amaiur Arrospide Uzkudun, 03:32:56, 56 puntu
6 Oier Urkola Arotzena, 03:38:65, 55 puntu
7 Joakin Garmendia Garmendia, 04:22:88, 54 puntu
Gazteak
1 Josu Mendizabal Zubeldia, 01:49:11, 60 puntu
2 Oier Mitxelena Mazkiaran, 01:55:08, 59 puntu
3 Jokin Mikeo Sanchez, 01:57:50, 58 puntu
4 Iñigo Etxabe Mendizabal, 01:58:47, 57 puntu
Nahasian Gaztetxoak 14-15 urte
1 Izadi Arrospide Uzkudun, 00:59:34, 60 puntu
2 Mattin Etxarri Ripalda, 01:39:75, 59 puntu
3 Iune Mikeo Sanchez, 02:04:05, 58 puntu
4 Nahia Aranzabe Alkiza, 02:13:71, 57 puntu
5 Mireia Larreta Perez, 02:33:04, 56 puntu
Nahasian Gaztetxoak 12-13 urte
1 Lorea Zinkunegi Adurriaga, 00:55:52, 60 puntu
2 Inge Goikoetxea Arizurieta, 00:56:94, 59 puntu
3 Xuban Gartzia Arias, 01:32:06, 58 puntu
4 Aner Zinkunegi Adurriaga, 02:09:01, 57 puntu
Nahasian Gaztetxoak 10-11 urte
1 Mari Olazar Arantzabal, 01:19:06, 60 puntu
2 Xare Iriondo Sanchez, 01:32:24, 59 puntu
3 Irati Tome Tena, 01:42:86, 58 puntu
4 Haizea Larrañaga Etxarte, 02:12:49, 57 puntu
Mikel Larrañagak eskuratu du finalerako hirugarren txartela
Aizkoran Larrañagak Otañori irabazi zion, harrian Urrak 42 jasoaldi egin zituen eta Magunazelaiak 44, eta Karmele Gisasolak 49 altxaldi egin zituen
Urrezko Aizkolarien finalera sailkatu da Julen Alberdi Txikia IV.a
Aizkoran Txikiak Mugertzari irabazi zion, harrian Peñak 43 jasoaldi egin zituen eta Eizmendik 42, eta Udane Ostolazak aurreko marka hobetu zuen
Mikel Lopetegi ‘Urra’ nagusitu da Gipuzkoako Harri Txikien Txapelketan
Harriaz aparte, sega txapeketa, giza proba eta idi-dema lehiatu ziren Usurbilgo Herri Kirolen Egunean