EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Euskal Herriko waterpolo selekzioek 2020ko EU Nations txapelketan
Euskal Herriko waterpoloko senior selekzioek EU Nations txapelketan lehiatuko dira hurrengo maiatzean zein ekainean
Euskal Herriko senior mailako gizonezkoen eta emakumezkoen selekzioek EU Nations txapelketan parte hartuko dute denboraldi honen amaieran, Europako txapelketarik garrantzitsuenetarikoa Championsaren ostean. Gainera, Euskadiko Igeriketa Federazioak Eusko Jaurlaritzaren laguntza eta babes osoa dauka, hain nabaria den txapelketa batean esku hartzea oso interesgarria dela iritzita.
Emakumezkoen txapelketa Brnon, Txekiar Errepublika, ospatuko da, 2020ko maiatzaren 8tik 10era. Gizonezkoena, ostera, leku berdinean baina 2020ko ekainaren 12tik 14ra. Jokatuko diren partidu guztiak streaming bidez emango dira, beraz jendeak ez du arazorik izango gure selekzioen jarduna jarraitzeko.
Gaur egun 12 selekzio lehiatzen dira txapelketaren edizio bakoitzean, europarrak ez diren selekzio batzuk onartuta ere. Aurtengo parte hartzaileak hauek izango dira:
EMAKUMEZKOAK Txekiar Errepublika, Austria, Belgika, Irlanda, Gales, Hegoafrika, Suitza, Finlandia, Dinamarka, Ingalaterra, Eskozia eta Euskal Herria.
GIZONEZKOAK Txekiar Errepublika, Austria, Belgika, Irlanda, Gales, Hegoafrika, Lituania, Singapur, AEB (Kalifornia), Suitza, Ingalaterra eta Euskal Herria.
?♀️ WP | Las selecciones absolutas de Euskal Herria participarán en el torneo EU Nations 2020 que se celebrará en Brno.
? https://t.co/gKN2JJgN1z?♂️ WP | Euskal Herriko senior selekzioek 2020ko EU Nations txapelketan parte hartuko dute Brnon.
? https://t.co/dwhsV3YbnV pic.twitter.com/I1TblOBeyr— EIF-FVN (@eif_fvn) January 2, 2020
Txapelketa prestatzeko, senior selekzioek entrenamenduak burutuko dituzte Euskal Herri osoan zehar. Atzo bertan, Euskal Herriko urpoloko emakumezkoen selekzioak entrenamendua burutu zuen Sakonetan, goizeko 11:30etatik 14:00etara arte.
Jon Lopez eta Imanol Maiza hautatzaileek egin dute beraz lehenengo deialdia eta honako jokalariek osatzen dute:
LEIOA WATERPOLO: Leire Sarasola, Virginia Cobos, Marta Jaime, Uxue Hernández, Ane García, Ane Jaime, Leire Fernández, Naia Fernández, Ane Arana, Haizea Expósito, Miren Urizar, Paula Unzueta; WP9802: Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Joane Mugika, Ane Cuervo, Marta López, Leyre Cuervo, Cristina Santamaría, Ari Prados, Andrea Remiro, Amets Rejas ; CE MEDITERRANI: Naia Durán; EW ZARAGOZA: Sara Pérez; CN CUATRO CAMINOS: Maialen Ona; CW DOS HERMANAS: Aída Bartolomé, Iris Bartolomé; UE HORTA: Sonia García; REAL CANOE: Ainhoa Moreno: URBAT IKE: Ezozi Akizu, Alaitz Ibarrola, Jone Gómez; BIDASOA XXI: Nerea Mitxelena, Paula Aragón, Iraia Oskila; CLARET ASKARTZA: Ainhoa Mata, Nora Toledo.
Igeriketa
Ordiziako Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketa, urtarrilaren 29an
Lehiaketa honetan, urtero bezala, Euskal Herriko selekzioak parte hartuko du
Getxoko Punta Galea Challengeko XV. olatu handien txapelketa aurkeztu dute
Datorren azaroaren 1ean, astelehenean, zabalduko da surf-txapelketaren itxarote-denbora.
Xabier Labakak eta Naia Sarasolak irabazi dute VII. Flysch Beltza itsas zeharkaldia
Mutriku eta Deba arteko 3.000 bat metroko itsas zeharkaldi honetan 220 igerilarik parte hartu zuten