HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Euskal Herriko sokatira txapelketako jardunaldia jokatu zuten larunbatean Erandion
Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketako jardunaldia jokatu zuten larunbat arratsaldean Erandion. Gizonezkoen 600 kiloko kategorian bigarren jardunaldia izan zen eta emakumezkoen 500 kiloko mailan aurreneko saioa jokatu zuten.
Gizonezkoen 600 kiloko jardunaldian, Beti Gazte nagusitu zen tiraldi guztiak irabazita eta ondorioz datorren larunbatean Pobesen (Araba) jokatuko den finalerako txartela lortu zuten lesakarrek. Beraiekin batera, Gaztedi, Ñapurrak, Goiherri, Ibarra eta Amaiur sailkatu ziren finalerako. 11 puntu pilatu zituen Beti Gaztek bigarren jardunaldi honetan, bigarren Gaztedi izan zen (10 puntu), eta podiuma Ñapurrak osatu zuen (9 puntu).
Bigarren jardunaldiko sailkapena honela gelditu zen:
Beti Gazte, 11 puntu
Gaztedi, 10 puntu
Ñapurrak, 9 puntu
Txantrea, 8 puntu
Amaiur, 7 puntu
Ibarra, 6 puntu
Goiherri, 5 puntu
Zuraide, 4 puntu
Berriozar, 3 puntu
Abadiño, 2 puntu
Emakumezkoen 500 kiloko kategoriari dagokionez, Lesakako taldeko emakumeak ere nagusitu ziren pisu arineneko txapelketako lehen jardunaldian. Beti Gazteko emakumeak nagusitu ziren tiraldi guztietan, ondoren Ibarra, Gaztedi, Txantrea, Berriozar, Amaiur, Abadiño A, Abadiño B eta Antsoain sailkatu zirelarik.
Sailkapena honela gelditu zen:
Beti Gazte, 10 puntu
Ibarra, 9 puntu
Gaztedi, 8 puntu
Txantrea, 7 puntu
Berriozar, 6 puntu
Amaiur, 5 puntu
Abadiño A, 4 puntu
Abadiño B, 3 puntu
Antsoain, 2 puntu
Euskal Herriko Sokatira txapelketaren egutegia
-Otsailaren 12an jokatuko dute gizonezkoen 600 kiloko hirugarren eta azken jardunaldia eta emakumezkoen 500 kiloko bigarrena, oraindik zehaztu gabe dagoen herrian.
-Otsailaren 19an, txapelketa mistoa (580 kilo) lehiatuko da egun bakarrean, Ibarran.
-Otsailaren 26an, azkenik, emakumezkoen 500 kiloko hirugarren eta azken jardunaldiaz gain, gizonezkoen 560 kiloko txapela jokatuko da egun bakarrean Ibarran.
Euskal Herriko Sokatira Txapelketa Idiazabalen
Beti-Gazte sokatira taldeak, 640 kilotan gizonezkoak eta 540 kilotan emakumezkoak, izan ziren txapeldunak Idiazabalen
Beti Gazte, sokatiran jaun eta jabe, bihar berriro lehian Idiazabalen
Orainarte erakutsitako nagusitasunari segida emanez lesakarrek beste bi txapela janzteko aukera izango dute
Zortzinakako Sokatira Txapelketa Busturian
640 kiloko gizonezkoak aritu ziren igandean eta Beti Gaztek bere erabateko nagusitasunari eutsi zion