IGERIKETA
Euskal Herriko selekzioa Gabonetako nazioarteko igeriketa txapelketan
Ordizian Nazioarteko XXXVII. Eguberri Txapelketa egingo da eta honetan Euskal Herriko selekzioak parte hartuko du
Argazkia: eif-fvn.org
Ordiziako Majori kiroldegian lehiatuko da aurtengo gabonetako nazioarteko txapelketa, ordutegiak honakoak izango direlarik: goizeko jardunaldia 10:00tan hasiko da eta arratsaldeko jardunaldia 18:30tan.
6 kaletako 25 metroko igerilekuan arituko dira kirolariak eta kronometraia elektronikoa izango da.
Euskal Herriko selekzioak ekipazio ofiziala erabiliko du (polo gorria, kamiseta urdina, praka laburrak eta kirol-jertsea).
Behin-behineko selekzioa
Dagoeneko selekzioaren entrenatzaile diren Mikel Bildosola eta Mikel Debak eman dute aurrehautaketaren berri eta honakoek osatzen dute behin-behineko selekzioa:
EMAKUMEZKOAK 1.Amaia Cendoya (Bidasoa XXI kluba) 50-100L probetan arituko dena, 2. Amaia Iriarte (Amaya kluba) 50-100L probak, 3.Leire Martín (Bidasoa XXI) 50-100E probak, 4.Maialen Sudupe (Izarraitz kluba) 50-100E probak, 5.Petra Bisa (Anaitasuna) 50-100B probak, 6.Ainhoa Martin (Bidasoa XXI) 100B-200X, 7.Anne Nieto (Anaitasuna) 50B-100X-200X, 8. Maider Redin (Easo klubekoa) 50-100M-100X probak eta 9.Allison Romero (Getxo Igeriketa Bolue Kirol Elkartea) 50-100M probetan aritzekoa dena.
GIZONEZKOAK 1.Haritz Elizalde (Anaitasuna kluba) 50-100L-100X probak, 2.Oskitz Aguilar (Bidasoa XXI) 50-100L probak, 3.Aitor Sastre (Menditxo igeriketa kluba) 50-100E-200X probak, 4.Eneko Garmendia (Tolosaldea IKT) 50-100E probak, 5.Ekaitz Lopez (Amaya kluba) 50-100B-100X probak, 6.Jon Ander Antolin (Bilbao Aingeruak igeriketa kluba) 50-100B probak, 7.Javier Aguilar (Anaitasuna) 50-100M-200X eta 8. Aaron Mulvey (Judizmendi Igeriketa Kluba) 50-100M probetan aritzeko.
Igeriketa
Ibon Mugertzak kobrezko medaila lortu zuen surf egokituko Munduko Txapelketan
Stand 1 modalitatean lortu zuen kobrezko domina Mugertzak, laugarren postuan sailkatuta
Aitor Francesena surf egokituko munduko txapelduna
Mundu mailako bere bigarren urrezko domina da honakoa, aurrenekoa 2016. urtean erdietsi zuelarik
Leticia Canalesek hirugarren postua lortu du Sydney Surf Pro txapelketan
Txapelketa honetan irabazitako 6.500 puntuak baliatuta lehenengo hamarren artean sartuko da munduko zerrendan