EUSKAL PILOTA
Euskal Herriko Pala Txapelketa azken txanpan sartu da
Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia datorren larunbatean bukatuko da. Aurtengoa 38. ekitaldia izango da, eta 82 bikote lehiatu dira, gizonen hiru mailatan banatuta.
Iragan asteburuan, Giriziak antolatzen duen pala txapelketaren finalerdiak jokatu ziren Madalensoron, larunbatean, uztailak 25, goizeko 8:00tan eta igandean, uztailak 26, arratsaldeko 15:15tan, hain zuzen ere.
Finalerdietako emaitzak honakoak izan dira:
Lehen Maila
- Aizpuru (Aia) – Dagerre (Hondarribia) 25 / Zabala (Urnieta) – Elizondo (Betelu) 24
- Salaberria (Astigarraga) – Huegun (Loiola) 25 / Elejalde (Altza) – San Miguel (Doneztebe) 15
Bigarren Maila
- Eskudero – Beloki (Andoain) 25 / Salegi (Zumaia) – Matxain (Orereta) 23
- Loidi anaiak (Andoain) 15 / Atxostegi – Gallastegi (Elgoibar) 25
Hirugarren Maila
- Imaz – Elizalde (Hernani) 17 / Agirre (Hernani) – Mendigain (Andoain) 25
- Hernandez – Susperregi (Oiartzun) 24 / Zurutuza – Manterola (Hernani) 25
Pala txapelketako finalak aldiz, larunbat honetan jokatuko dituzte. Sei bikote onenak elkartuko dira, eta emakumeen erakustaldi partida bat ere jokatuko dute Madalensoron. Nesken partidako bikoteetako bat iazko txapeldunak izango direla iragarri dute.
Larunbateko partidak 08:15ean hasiko dira. Orain arte bezala, COVID-19a ekiditeko neurriak hartuko dituzte. Partidak jokatu ondoren, sari banaketa egingo dute, eta urtero bezala, osetxo Gamio eta Joxe Carreraren senideekin batera, Gipuzkoako Pilota Federazio eta Oiartzungo Udaleko ordezkariak ere izango dira. Txapelketa osoan Madalensoron giro jatorra eta polita egon da eta finaletan ere horrela izatea espero dugu, esan dute antolatzaileek.
Finaleko partidak honakoak izango dira:
Lehen Maila
- Salaberria – Huegun / Aizpuru – Dagerre.
Bigarren Maila
- Eskudero – Beloki / Atxotegi – Gallastegi.
Hirugarren Maila
- Agirre – Mendigain / Zurutuza – Manterola.
Aurtengo Euskal herriko Pala Txapelketa, GIRIZIA elkarteak jarraian antolatzen duen XXXVIII. edizioa da eta urtero bezala UDALAren laguntza eta babesarekin jokatzen dela. Edizio honetan 84 bikotek hartu dute parte eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroatik etorri dira.
Abiatzear da aurtengo Hondarribia Grand Slam zesta punta txapelketa
Hilaren 18an hasi eta urriaren 16an amaituko da eta pilotariak bi multzotan banatuak arituko dira lehian
Bote Luzeko txapelketako bigarren jardunaldia lehiatu da
Gipuzkoa Bat 9 / Senpere Bi 2, Iparralde (Itxasu) 2 / Bizkaia Bi 9 eta Iparralde (Amikuze) 4 / Bizkaia Bat 8
Emakume Master Cupeko Lau eta erdikoak zabalik du izen ematea
Izena emateko epea Irailaren 14tik Urtarrilaren 4ra arte zabalik egongo da