HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Euskal Herriko launakako txapelketa irabazi dute Beti Gazteko gizonezkoek
Pasa den jarunbatean jokatu zen Larrabetzun (Bizkaia) Euskal Herriko launakako sokatira txapelketa, gizonezkoen 310 kiloz azpiko kategorian, non Beti Gazte taldea nagusitu zen.
Nafarroako sokatira txapelketako txapel guztiak irabazi ondoren, garaipen boladari jarraipena eman dio talde lesakarrak Euskal Herriko launakako txapelketan ere, izan ere, Larrabetzuko saioan garaipena eskuratu zuten, atzetik Ibarra taldeko gipuzkoarrak eta Ñapurrak taldeko lapurtarrak sailkatu zirelarik. Laugarren postuan Txantrea geratu zen, bosgarren Berriozar izan zen, seigarren Amaiur, zazpigarren Antsoain, Abadiño zortzigarren eta Bizindar bederatzigarren.
Beti Gazteko laukote txapeldunean Joxe Angel Mitxelena, Beñat Ordoki, Eneko Saldias eta Gerardo Telletxea aritu ziren, Unai Gurrutxaga erakusle zutela.
21 urtez azpiko txapelketa mistoko lehen jardunaldia ere jokatu zen, 290 kiloko kategorian, Goiherri A taldea nagusitu zelarik (10 puntu). Ondoren sailkatu ziren Antsoain B (9 puntu), Berriozar A (7,5 puntu), Abadiño A (7,5 puntu), Goiherri B (6 puntu), Antsoain A (5 puntu), Abadiño B (4 puntu), Getxo (3 puntu), Berriozar B (2 puntu) eta Araxes (puntu 1).
Txapelketako hurrengo jardunaldia datorren larunbatean, azaroak 20, lehiatuko da Antsoainen, non emakumezkoen 250 kiloz azpiko txapelketa jokatuko duten. Bertan honakoa taldeak arituko dira nor baino nor gehiago: Beti Gazte, Amaiur, Abadiño, Antsoain, Badaiotz, Berriozar, Ibarra eta Txantrea. Halaber, 21 urtez azpiko txapelketako bigarren jardunaldia ere jokatuko dute Antsoaingo ekitaldian.
Euskal Herriko launakako txapelketari amaiera emateko, azaroaren 27an Berriozarren jokatuko dute txapelketa mistoa (280 kiloz azpitik).
Ibarra eta Beti Gazterentzat izan dira azken txapelak
580 kiloko txapelketa mistoa irabazi zuen Ibarrak eta gizonezkoen 560 kiloko txapelketan nagusitu zen Beti Gazte
Beti Gaztek, bostik bost
600 kiloko gizonezkoen Euskal Herriko txapela ere jantzi zuen lesakako sokatira taldeak
Beti Gaztek irabazi du emakumezkoen pisu arineko txapela
500 kiloko kategorian, Beti Gaztek 12 puntu lortu zituen, Ibarrak 9, Txantreak 6, Badaiotzek 3 eta Berriozarrrek 0