HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Euskal Herriko launakako sokatira txapelketako jardunaldia Ozetan
Argazkia: erran.eus
Euskal Herriko launakako sokatira txapelketan, gizonezkoen 300 kiloko eta emakumezkoen 260 kiloko kategorietako finalerako txartelak banatu ziren
Larunbatean jokatu ziren Ozetan Euskal Herriko 4x4ko Goma Gaineko Sokatira Txapelketako neurketak, gizonezkoen 300 kiloko eta emakumezkoen 260 kiloko kategorietako finalerako sailkatutako taldeak erabaki zirelarik.
Emakumezkoak
Beti Gazteko emakumezkoek, 240 kiloko pisu arinean txapela jantzi ondotik, 260 kiloko kategoria astunean lidergoa lortu dute Ozetan jokatu diren bi jardunaldien ostean. Azaroak 30ko lehian Gaztedik lortu zuen lehenengo postua 7,5 punturekin, Beti Gazte jarraian 7,5, Txantrea B 6 puntu, Badaiotz A 5 puntu, Ibarrak 4 lortu zituen, Badaiotz B 3, Txantrea A 2 eta Bizindar puntu bakarra erdietsita.
Lehiatu berri den jardunaldian aldiz, Beti Gaztekoak tiraldi guztietan nagusitu ziren. Hortaz, 15,5 punturekin lehen postuan lortu dute finalerako txartela. Lesakarrekin batera Badaiotz A (11 puntu), Badaiotz B (10 puntu), Gaztedi (10 puntu), Ibarra (8,5 puntu) eta Txantrea B (8,5 puntu) sailkatu dira Berriozarko finalerako.
Gizonezkoak
Gizonezkoetan, Ozetako lehenengo neurketan honakoak izan ziren emaitzak: A multzoan Ibarra nagusitu zen 5 punturekin, bigarren Beti Gazte 4 puntu irabazita eta jarraian Ñapurrak 3, Berriozar 1,5 puntu eta Txantrea 1,5 puntu pilatuta. B multzoan, gizonezkoen taldeek honako puntuaketa lortu zuten: lehenengo postua Gaztedirentzat izan zen 3,5 punturekin eta hurrenez hurren Berriozar 3,5, Antsoain 2 puntu eskuratuta eta Bizindar puntu bakarrarekin.
Bigarren jardunaldi honetan, bi multzotan banatuta aritu dira ere eta multzo bakoitzeko hiru lehenbizikoek lortu dute finalerako txartela. A multzoan, Ibarra nagusitu da lehen bi jardunadietan, eta Beti Gazte izan da bigarren. Beraiekin batera, Ñapurrakek lortu du finalerako txartela beraien multzoan. B multzotik, berriz, Gaztedi, Berriozar B eta Antsoain sailkatu dira.
Finalak abenduaren 14an, larunbata, arratsaldeko 5etatik aurrera jokatuko dituzte Berriozarko kiroldegiko frontoian eta den-denak, mutil nahiz neska, hutsetik hasiko dira.
Zortzinakako sokatira txapelketako jardunaldia bihar Dulantzin
600 kiloko gizonezkoak eta 500 kiloko emakumezkoak lehiatuko dira Euskal Herriko sokatira txapelketan
Euskal Herriko Sokatira Txapelketa Idiazabalen
Beti-Gazte sokatira taldeak, 640 kilotan gizonezkoak eta 540 kilotan emakumezkoak, izan ziren txapeldunak Idiazabalen
Beti Gazte, sokatiran jaun eta jabe, bihar berriro lehian Idiazabalen
Orainarte erakutsitako nagusitasunari segida emanez lesakarrek beste bi txapela janzteko aukera izango dute