EUSKAL PILOTA
Euskal Herriko Kluben arteko Txapelketa udaberrira atzeratu da
Argazkiak: Pilota Bizi
Euskal Herriko Kluben Arteko Pilota Txapelketako azken txanpa zen jokatzekoa egunotan baina osasun egoeraren okertzeak ezinezkoa bihurtu du
VI. Nazionala berriro martxan jartzekoa zen urriaren 25ean goizeko 11etan Zumarragako Beloki frontoian bigarren finalerdia jokatuz Lemoa eta Ultzamako Buruzgain kluben artean, baina Nafarroako Gobernuak 14 egunetarako lurralde konfinamendua ezarri zuenez, Buruzgain taldeari ezinezkoa zitzaion jokatu beharreko finalerdira gerturatu, eta egoera hau ikusita, Pilotabizi pilotazaleen elkarteak, partaide guztiek irabazitako bere maila defendatzeko duten eskubidea lehenetsiz, kluben arteko VI. NAZIONALA udaberrira arte atzeratzea erabaki zuen.
Buruzgainen hirugarren aldia zen jarraian finalerdietara sailkatzen zena eta Lemoa berriz izugarrizko maila ematen ari zen NAZIONALAren VI. edizio honetan. Bergara kanporatuz hasi zuen txapelketa, gero Gasteizko Zaramaga, Iurretako Olaburu eta azkenik Hernani bezalako talde potentea utzi zuen kanpoan.
Buruzgain taldeak pilotari hauek kantxaratu behar zituen: Astiz lau eta erdikoan, Gaskue banakakoan eta De la Fuente-Sarasa binakakoan. Lemoak berriz, Aitor Etxebarria lau eta erdian, Aurrekoetxea banakakoan eta Elezkano-Arrese binakakoan.
Azaroaren 8rako zegoen iragarrita finalerako Irurtzun kluba jadanik sailkatuta zegoen (aurreneko finalerdian Oberena kluba nahiko erraz gaindituta), eta finala jokatu beharra zuen urriaren 25eko finalerdiko irabazlearen kontra, Buruzgainen edo Lemoaren kontra, alegia. Baina esan bezala, pandemiaren okertzeak neurriak gogortu eta herrialdeen arteko mugak istea ekarri zuenez, finalerdia bertan behera utzi behar izan zuen antolakuntzak.
Hartara, egoerak epe motzeko konponbidea ez zuela ikusita, 2020ko VI. edizio hau kondizio egokiagoetan bukatzeko esperantzan, txapelketa 2021eko udaberrira atzeratzea erabaki dutela azaldu du Pilotabizi Elkarteak, prentsa ohar bidez.
Horregatik, Pilota klubek bizi duten egoera zaila dela jakitun, lau talde finalistei gehienez irabazi zezaketen diru kopuru handiena ematea erabaki du Pilotabizik. VI. edizioa bukatzen denean diru kopuruak egunean jarri eta erregularizatuko dira, norberak azken sailkapenean lortutako postuaren arabera, baina hauek dira lau klubei orain emango zaizkien sariak: Oberenari 1.200 euro, Buruzgaini 1.200 euro, Lemoari 1.200 euro eta Irurtzuni 2.500 euro.
Endikak 30-23 irabazi dio Barrenetxeari ligaxkako laugarren jardunaldian
Emaitza honekin, Urriza ia finalean da eta Juanenea eta Endikak jarraitzeko nahikoa dute puntua ez galtzea beraien arteko partiduan
Larunbatean hasiko da II. San Migel Xare Irekia
Xare modalitateko pilotari onenek parte hartuko dute irailaren 5ean hasi eta urriaren 3an amaituko den lehiaketan
Urriza finaletik gertuago, Juaneneari irabazita
Juaneneari 30-20 irabazi ondoren, azken partiduan 24 tantu egitearekin nahikoa zaio finalera zuzenean sailkatzeko