EUSKAL SELEKZIOA/KAYAK SURFA
Euskal Herriko Kayaksurf Selekzioa munduko gailurrean
Euskal Herriko Kayaksurf Selekzioa munduko gailurrean
Kayaksurfa olatu bat piragua batekin surfeatzean datza, surfa eta piraguismoaren arteko uztarketa ariketa bat, alegia. Uztailean, euskal selekzioak Perun irabazi zuen mundo mailako bere seigarren titulua, bosgarrena jarraian lortua.
[ELKARRIZKETA] Edu Etxeberria, Kayak surfeko euskal selekzioko hautatzailea: "Gazteei saiatuak izatea eskatzen diet. Emaitzei baiona garrantzi handiago ematen diot nik horri". @ugarzu https://t.co/NBHB2hV6WY
— Berria.eus (@berria) November 27, 2019
Euskal Herriko Selekzioa 1997. urtetik aritzen da nazioarteko txapelketetan eta kontutan hartu behar da kayaksurfa munduan barrena lehiatzen dela, EEUUko mendebaldeko kostaldetik zein Hego Amerikatik hasita, Japonia eta Australiaraino, nahiz eta bere gune nagusia Europa den.
Munduko Kayak Txapelketa bi urtez behin ospatzen da eta uda honetan Huanchaco hondartzan izan da, Trujillo herrian (Peru). Ingalaterrako, Irlandako, AEBetako, Argentinako, Eskoziako, Jerseyko eta Euskal Herriko selekzioek parte hartu dute.
Final haundiaren hasiera nahiko orekatua izan bazen ere, azkenean Euskal Selekzioak erakustaldia eman eta 21 puntu lortu zituen, hurrengoei abantaila handia atereaz: bigarren Ingalaterra izan zen 39 puntu pilatuta, Irlandak 47 eta laugarren postuan Argentina 58 punturekin.
Honakoa kontuan hartuta, sei dira euskal selekzioak lortu dituen munduko tituluak: Bakio-Mundaka 2007, Estatu Batuak 2011, Australia 2013, Galizia 2015, Irlanda 2017 eta azkeneko hau Peru 2019, 2009an Portugalen txapeldunorde izan zela ahaztu gabe.
Edu Etxeberria (Donostia, 1973, kayak surfeko euskal selekzioko hautatzailea pozik agertzen da 2017ko Munduko Txapelketan bi urre lortu zituztelako eta orain urreak sei izan direlako (orotara hamar domina). Bere esanetan, azkeneko urte hauetan jende dezente gerturatu da kirol honetara, eta uste du trasmisio lan ona egiten ari direla egungo gazteekin.
Euskal Kayak Surf selekzioak munduko txapelketa irabazi du Irlandan! Zorionak! #KayakSurf #EuskalSelekzioa pic.twitter.com/RfH3ijndXZ
— Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) October 31, 2017
Mendi lasterketetako Euskal Selekzioa etxean gelditzen da (VI)
Sergio Delgado Fernandez, Euskal Selekzioko hautatzaile eta eskalatzaileari elkarrizketa
Kepa Arrotajauregi gogoan
Atzo hil zen, 48 urterekin. Pilota munduak kolpe handia jaso du haren heriotzarekin
[BIDEOA] Etxeko elkarrizketak: Martxel Toledo (18’55”)
Bideo formato berri honekin hasteko Martxel Toledo aukeratu dugu, ESAITen ibilbideaz eta aurrera begira daukagun bideaz aritzeko