TXIRRINDULARITZA
Euskal Herriko Itzulia eta Donostiako Klasikoa bertan behera geratu dira 2021era arte
Aurten ez dira jokatuko Euskal Herriko txirrindularitza egutegiko bi proba nagusiak, Covid19 gaitzak sorturiko egoera dela eta
Apirilaren 6tik 11ra zen egitekoa Euskal Herriko Itzulia, eta, hasieran udan lehiatzeko aukera mahai gainean jarri bazen ere, azkenean aurtengo edizioa bertan behera utzi eta datorren urtean egingo dute. Donostiako Klasikoa ere bertan behera utzi du antolakuntzak, eta, Itzuliarekin batera, 2021ean antolatuko dute berriz.
Euskal Herriko Itzulia eta Donostiako Klasikoa, Euskal Herrian jokatzen diren UCI WorldTour mailako bi probak bertan behera utzi behar izatea albiste mingarria izan dela onartzen dute antolatzaileek, lasterketak egutegian mantentzeko gogor borroka egin dutela adierazi dutelarik.
Zabaldutako oharrean jakitera eman dutenez, bi lasterketek milaka pertsona mugitzen dituztelako eta arriskurik ez zabaltzeko hartu dute erabakia, erakundeek lasterketara bideratzen duten dirua bizitzak salbatzen inbertitzea lehentasuna delarik.
Antolakuntzak dioenez, Itzulia atzeratzeari buruzko albistea eman ondoren UCIrekin harremanetan jarri ziren eta abuztuko lehen astean egiteko aukera aztertu zen, aste horretako igandean bertan antolatuko zelarik ere Donostiako Klasikoa. Baina bizi dugun egoera latza kontutan hartuta, ez dute uste une egokia denik egitasmo jendetsu bat antolatzeko.
Donostiako Klasikoari dagokionez, egun bakarreko lasterketa izan arren, oso kostu handiak izaten ditu eta erakundeek ezingo lukete egun bakarreko proba honen kostua ordaindu, are gutxiago data berrian egin daitekeela %100eko segurtasunez jakin gabe.
Azkenik, antolakuntzak eskerrak eman nahi izan dizkie azken hilabete hauetan babesa emandako pertsona, udal, enpresa, erakunde, talde, kolaboratzaile eta zale guztiei.
2021era begira Itzuliak abiapuntuko eta helmugako udalerriak errepikatzeko asmoa du, baina baliteke ibilbidean aldaketak egotea. Oraindik egutegia ofiziala ez bada ere, Itzulia Basque Country apirilaren 5etik 10era bitartean kokatu daiteke eta Donostiako Klasikoa, berriz, uztailaren 31n.
TXIRRINDULARITZA
Bilbotik abiatuko da aurtengo Getxoko Txirrindulari Zirkuitua
Abuztuaren 1ean egingo den nazioarteko probak Bilbotik atera ondoren berreskuratuko du ohiko hiri-zirkuitua
Igor Arrietak irabazi du Loinatz proba
Abiatzen Txapelketa bukatzeko proba bakarra falta dela, Unai Iribar (Laboral Kutxa) dugu lidergoan
Anna Van Der Breggen nagusi Durango-Durango Klasikan
Munduko txapeldunak esprintean irabazi zion Van Vleuteni