HERRI KIROLAK/AIZKORA
Euskal Herriko hirugarren mailako aizkora txapelketako azken bi kanporaketak jokatu dira
Euskal Herriko hirugarren mailako aizkora txapelketako finala zehaztuta geratu da
Joan den asteburuan jokatu zen Euskal Herriko hirugarren mailako aizkora txapelketako lehen kanporaketa eta Arribeko Txomin Amundarainek zein Leitzako Julen Olanok lortu zuten finalerako lehen bi txartelak.
Asteburu honetan berriz, azken bi kanporaketak jokatu dira Araban, larunbatean Agurainen eta igandean Aramaion. Nafarroako konfinamendu egoeraren ondorioz, aizkolari nafarrek ez dute parte hartzerik izan. Hori dela eta Federazioak aztertuko du egoera, posible izatekotan pandemiaren ondorioz parte hartu ezin izan duten aizkolariak txapelketatik kanpo ez uzteko.
Larunbatean, 18:30ean, Aguraingo pilotalekuan aritu ziren bederatzi aizkolari: bost gipuzkoar (Jon Esnal Odriozola, Markel Zapiain Mujika, Suharri Rodriguez Salaberria, Unai Otaegi Saizar eta Urtzi Olasagasti Korta) eta Segoviako (Espainia) beste lau aizkolari: Alvaro García Hoyuelos, Hermenegildo Herrero González, Marco Nevado Jabonero eta Emilio Garcia Herranz. Nafarroako bi ordezkari egotekoak ziren, Beintza-Labaiengo Jon Telletxea Juanena eta Etxarri Aranazko Goizeder Belza Igoa, baina Nafarroa konfinatua dagoenez ezin izan zuten parte hartu.
Lau enbor moztu behar izan zituzten aizkolariek, eta haien txandetan aurkariak mendean hartu eta gero, finalerako txartela eskuratu zuten Alvaro Garciak eta Unai Otaegik.
Igande eguerdiko hamabietan aldiz, Aramaion zortzi aizkolari aritu ziren nor baino nor gehiago: Arabako Luis Polanco Aldasoro, Bizkaiko Beñat Amade Fullaondo eta Mikel Agirre Unamuno eta Gipuzkoako Aitor Urteaga Aldasoro, Axel Larrañaga Barrenetxea, Iñigo Landa Larrañaga, Unai Zabala Zubelzu eta Julen Aranberri Ocaña. Arestian aipatutako arrazoiengatik, hiru aizkolari nafarrek (Berako Oier Larretxea Agirre, Arribeko Ibai Soroa Mugertza eta Uharte Arakilgo Iker Gorriti Borreguero), ezin izan zuten kanporaketa jokatu.
Lehenengo txandan Otxandioko Luis Polanco izan zen azkarrena eta bigarren txandan Zumarragako Julen Aranberri nagusi zen.
Finalean ariko den seikotea erabakia gelditu da beraz, esan bezala, larunbatean Segoviako (Espainia) Alvaro Garciak eta Unai Otaegi gipuzkoarrak lortu zuten finalerako txartela eta igandean, Arabako Luis Polancok eta Gipuzkoako Julen Aranberrik. Haiekin batera, joan den asteburutik txartela lortua zuten Arribeko Txomin Amundarain eta Leitzako Julen Olano arituko dira oraindik lekua eta data zehaztu gabeak dituen finalean.
560 kiloko bigarren jardunaldia jokatu da Erandion
Tiraldi denak irabazita Gaztedi A nagusitu zen, eta atzetik Goiherri eta Gaztedi B sailkatu ziren
Urrak irabazi du Gipuzkoako Harri Txikien Txapelketa
Beñat Telleria izan zen bigarren eta Hodei Iruretagoiena sailkatu zen hirugarren
Zabalik da Lur Gaineko Sokatira Mundialerako talde eta selekzioen izen emate epea
Uztailaren 1etik abuztuaren 6ra TWIFek eskaintzen duen webgunearen bidez